2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa, Oinarrizko elikadura emateko zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Udalak, 2013ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Oinarrizko elikadura emateko zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Iragarkia 2013ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ean.
Jendaurreko epea burutu baita, inork ordenantza horren aldaketaren kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe, delako aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, eta orain ordenantzan egin aldaketak ematen dira argitara, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikulua aplikatuz. Hona hemen haien testua:
5. artikulua. Oinarrizko elikadura emateko zerbitzuaren ezaugarriak: Oinarrizko elikadura emateko zerbitzua 2 modutan ematen ahalko da:
1.–Onuraduna etorrita, Tuterako Udalak horretarako izendatzen d(it)uen establezimendu(et)an.
2.–Etxeko janari zerbitzuaren bitartez.
Honelaxe geldituko da testua:
5. artikulua. Oinarrizko elikadura emateko zerbitzuaren ezaugarriak: Oinarrizko elikadura emateko zerbitzua honela ematen ahalko da:
1.–Onuraduna etorrita, Tuterako Udalak horretarako izendatzen d(it)uen establezimendu(et)an.
2.–Etxeko janari zerbitzuaren bitartez.
3.–Elikatzeko diru-laguntza baten bidez, ordenantza honen zortzigarren tituluan ezarritakoari jarraikiz.
7. artikulua. Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak:
Betebeharrak:
d) Ezarri bezala, esleitutako diru ekarpena ordaintzea.
...
g) Ematen den zerbitzua utziko badu, edo hartara agertuko ez bada, edo hari dagokion edozein aldaketa bada, horren berri ematea gutienez 24 ordu lehenago, eta horretarako arrazoiak zein diren adieraztea. Hala egiten ez bada dagokion zerbitzua kobratuko da. Salbuespenekoetan, banan-banan baloratuko da.
Aldatu da d) atala eta kendu, berriz, g) atala, aplikazio faltagatik. Hortaz, honela geldituko da idatzirik:
d) Diru ekarpena ordaintzea, behar denetan.
11. artikulua. Ebazpena. Eskabidea aztertu eta baloratu ondoan, Gizarte Ongizatearen, Emakumearen eta Berdintasunaren zinegotzi delegatuari aurkeztuko zaio eta horrek ebazpen arrazoitua emanen du, eskatutako zerbitzua eskuratzeko eskabidea baiesteko edo ezesteko. Baiesten bada, pertsonari alta emanen zaio zerbitzuan, behar den programa informatikoaren bidez.
Honelaxe geldituko da testua:
11. artikulua. Ebazpena. Eskabidea aztertu eta baloratu ondoren, alor honetan eskumena duen Zinegotzigo delegatuari aurkeztuko zaio eta horrek ebazpen arrazoitua emanen du, eskatutako zerbitzua eskuratzeko eskabidea baiesteko edo ezesteko. Baiesten bada, pertsonari alta emanen zaio zerbitzuan, programa informatikoaren bidez.
14. artikulua. Parte hartzea kostuan. Oinarrizko elikadura emateko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantzan ezartzen denari jarraikiz eginen da.
Honelaxe geldituko da testua:
14. artikulua. Parte hartzea kostuan. Oinarrizko elikadura emateko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean ezarritakoari jarraikiz eginen da, zortzigarren tituluan ezarritako diru-laguntza aplikatu behar denetan izan ezik.
16.1. artikulua. Zerbitzua aldi baterako etetea. Behar den espedientea abiatuta, eskumena duen organoaren ebazpenaren bidez eta Gizarte Ongizatearen, Emakumearen eta Berdintasunaren Alorreko zuzendaritzak proposaturik, erabakiko da zerbitzua aldi baterako etetea, interesdunari entzutea eman ondoan. Onuradunari ebazpen hori jakinaraziko zaio, baita, hala behar badu, zerbitzua egiten duen entitateari ere, legeak eskatzen dituen epeetan eta legeak eskatzen dituen formalitateak eginda.
Honelaxe geldituko da testua:
16.1. Zerbitzua aldi baterako etetea. Behar den espedientea abiatuta, eskumena duen organoaren ebazpenaren bidez eta dagokion Alorreko zuzendaritzak proposaturik, erabakiko da zerbitzua aldi baterako etetea, interesdunari entzutea eman ondoan. Onuradunari ebazpen hori jakinaraziko zaio, baita, hala behar badu, zerbitzua egiten duen entitateari ere, legeak eskatzen dituen epeetan eta legeak eskatzen dituen formalitateak eginda.
VIII. titulua sortu da, oinarrizko elikadurarako diru-laguntza arautu beharrez; honela geldituko da idatzirik:
ZORTZIGARREN TITULUA
Oinarrizko elikadurarako diru-laguntza
17. artikulua. Laguntzaren xedea. Familia-unitatea osatzen duten pertsonek eguneroko oinarrizko elikaduraren aldetik dituzten premiak asetzeko xedea duen diru prestazioa, oinarrizko elikadura emateko zerbitzua eskatu badute.
18. artikulua. Laguntza zer pertsonendako izanen den zehaztea. Diru-laguntzaren hartzaileak izanen dira oinarrizko elikadura emateko zerbitzua hartzeko eskatu dutenak, baldin eta laguntza hau ematea egokiagoa ikusten bada, Tuterako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Gizarte-laneko langileek haien egoera baloratu ondoan.
19. artikulua. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa. Eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa izanen da 2,00 euro/pertsona/eguna. Zenbatekoa zehazteko ondorioetarako ez dira igandeak eta jaiegunak kontuan hartuko.
Diru-laguntzarako ezarritako zenbatekoa urtero eguneratuko da Estatistikaren Institutu Nazionalak argitaratzen duen Nafarroako KPIaren arabera, lehengo urtean izandakoari jarraikiz (KPIaren urte oso bati dagozkion aitzineko 12 hilabeteetako goiti-beheitia).
20. artikulua. Tramitazioa eta ebazpena. Laguntzak emateko espedientearen tramitazio eta ebazpenerako, ordenantza honen 10 eta 11. artikuluetan ezarritakoari jarraituko zaio; zehaztu beharko da eskuratu beharreko laguntza, haren aldikotasuna eta erosten ahal diren produktuak.
21. artikulua. Ordainketa. Ordainketa diru-laguntzen eskatzaile eta onuradunei berei eginen zaie, eta aitzinatuko da onartutako diru-laguntzaren %100.
Ordainketa modua 3 hilbeterako ebatziko da.
22. artikulua. Laguntzen kontrola eta aplikazioa.
22.1. Kontrolaren araubidea. Diru-laguntzak baliogabetzen ahalko dira baldin eta frogatzen bada:
a) Haien zenbatekoa ez dela erabili eman zirenerako.
b) Baldintzetariko bat edo batzuk betetzen ez dituzten pertsonei eman zaiela, edo behar bezala egiaztatu ez dituztela.
c) Onartutako laguntzak oker erabili direla.
Hala behar badu, emandako diru-laguntzak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrean xedatuari jarraikiz.
Tuterako Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuek beretako hartuko dituzte eskaeren espedienteen ikuskapena egiteko eginkizuna, legeria aplikagarrian aurreikusten diren neurriak hartzeaz aparte zantzuak daudelarik laguntzen lorpena, xedea edo justifikazioa modu okerrean egin dela.
Aplikatu beharko da finantza kontrolerako Diru-laguntzei buruzko Lege Orokor delakoaren 49. eta hurrengo artikuluetan aurreikusitako prozedura.
22.2. Justifikazioa. Laguntzak justifikatuko dira egindako gastuen fakturak edo ticketak aurkeztu, eta orobat frogatzeko balio duen pareko bertze edozein agiri, merkataritzako trafiko juridikoan balio badu edo eraginkortasun administratiboa badu erositako produktuen zerrenda justifikatzeko.
Egiaztagiriak aurkezteko epea izanen da hilabete bakoitzeko lehen 5 egunak, Tuterako Udaleko Erregistro orokorrean eskabidea sartuta eta hari erantsita emandako laguntzaren egiaztagiriak.
23. artikulua. Dirua itzultzea eta zehapenak. Honelakoetan laguntza itzuli beharko da, osorik edo partez, baita dagokion berandutza korritua ere:
a) Diru-laguntza emateko oinarria izan zen gastua egin denik justifikatzen ez delarik.
b) Diru-laguntza lortzen delarik horretarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo hori eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz.
c) Laguntza zertarako eman zen, bertze baterako erabiltzen delarik.
d) Onuradunek betetzen ez dutelarik oinarri hauetan ezarritako betebehar edo baldintzetariko bat, orduan ulertuko baita diru-laguntzari uko egin diotela eta diru-laguntza ofizioz baliogabetu ahal izanen baita.
Tuteran, 2013ko apirilaren 26an.–Alkatea, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L1306194