1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
167/2013 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Jesús M.ª Lasa Equiza jauna, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Industria Segurtasunaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Jesús M.ª Lasa Equiza jauna, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Industria Segurtasunaren Ataleko burua, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru agindu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunari igortzea.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2013ko maiatzaren 14an.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.
Iragarkiaren kodea: F1307049