96. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa aurrekontuetan.
Hasierako onespena. 3/2013 espedientea

Murillo el Frutoko Udalak, 2013ko maiatzaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa hau Udalaren 2013ko aurrekontuan: 3. espedientea, kreditua sorrrera diru-sarreren bidez, gizarteratzeko errenta edo gizarteratzeko eta laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten langileak kontratatzeko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean (111. zenbakiduna, ekainaren 12koa) argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Murillo el Fruton, 2013ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L1307255