96. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Udal ordenantza, Etxeko animaliak eta animalia arriskutsuak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2013ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxeko animaliak eta animalia arriskutsuak edukitzea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Carcarren, 2013ko maiatzaren 16an.–Alkate udalburua, Salomón Sádaba.

Iragarkiaren kodea: L1307206