96. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2013ko maiatzaren 7an egin bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun azterlana, Berriogoitiko BB2ko plan partzialaren U.B.-9ri dagokiona (14. poligonoa, 319. lurzatia), Promoción de Viviendas Marfer, S.L.k sustatua.

UB-9 UNITATEAREN XEHETASUN AZTERLANERAKO
ONETSITAKO ARAUDIA

Berriobeitiko katastroko 14. poligonoko 319. lurzatia

Xehetasun azterlanaren xedea.

Honako hau da agiri honen xedea:

a) Lurzatiaren barne lerrokadurak ezartzea.

Gehieneko lerrokadurak ezartzen dira solairu eraikigarri guztietarako, azaleren gehieneko aprobetxamendua lortzearren, bai azalera erabilgarrietan bai eraikietan, lurzati horretan egin behar diren etxebizitzetarako; orobat, unitate horri dagokionez, indarra duen oinarrizko araudia beteko da; bada, arau horietako bestelako determinazioak izeneko atalean hauxe dio hitzez hitz: bolumenak ortogonalak izanen dira.

b) Behin betiko sestren ezarpena:

Bideei dagokienez, kanpoko sestrak ezarri dira eta orobat zehaztu dira lurzati barrukoak, lurzatiaren eta egungo bideen benetako sestrei dagozkienak.

Irtenbidearen justifikazioa.

a) Lerrokadurak:

Unitatearen morfologia irregularra baita, eginen diren eraikinen bolumetria arautu nahi da, gisa honetan:

–Oinarrizko araudia betez, ortogonalak izan daitezela (biribilgunearekin lotzen den lerrokadura izan ezik, duen garrantziarengatik; proposatu da mantentzea eta, horrela, haren garrantzia azpimarratzea), tzeko.

–Errepide-lerroa eraikin ortogonalen gidalerro bihurtzea.

–Aurreikusitako hasierako bolumena erdibitzea. Bakoitzak B+2 solairu izanen luke gehienez, aurreikusitako B+2+A baino baxuagoa. Modu horretan, bi eraikin izanen lirateke, gunearen inguruarekin integragarriagoak eta bolumenak ez horren nabarmenak luze-zabalean eta altueran, eta Berriogoitiko guneko familia bakarreko etxebizitza handi bakartuen neurrien antza handiagoa izanen lukete.

Horretarako, bi eraikin bakartu baitira, xedea da biak elkarrengandik aldentzea ahal den gehiena lurzatiaren lerrokadura ofizialaren barrenean. Hori guztia behar bezala grafiatua heldu da dokumentu honen plano osagarrietan.

Jakina, ez dira handitzen unitaterako aurreikusitako sestra gainean eraikitako azalera, okupazioa, altuera kopurua eta etxebizitza kopurua:

–Sestra gainean eraikitako gehieneko azalera 2.808,00 m²-an mantentzen da.

–Etxebizitzen gehieneko kopurua 24an mantentzen da.

–Lurzoru libre pribatuaren gehieneko azalera 1.983,60 m²-an mantentzen da.

–Solairu kopurua B+2-ra gutxitu da.

b) Lerrokadurak:

Dagokion planoan, lurzatiaren perimetroaren egungo benetako sestrak adierazten dira; ikusten da 2,54 metroko tartea dagoela punturik altuenaren eta baxuenaren artean.

Planeamenduak aurreikusten du beheko solairuan etxebizitzak egitea eta bi eraikin berdinak, solairu kopuruari dagokionez. Beraz, beheko solairuko sestrarako beheneko puntutik 6 metroko distantzia hartzen da erreferentzia gisa, erdisotoko forjatuaren kota txikienetik 1,50 metro edo gutxiagoko altueraraino. Etxebizitzen atarien sarrera, berriz, erdisotoko solairutik eginen da.

Sestren planoak erantsi dira, eta sestra horietara egokituko da eraikuntza; orobat erantsi dira eskemak eta sekzioak, aipatutako sestreei dagozkienak.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Berriobeitin, 2013ko maiatzaren 13an.–Jarduneko alkatea, Francisco Esquíroz Subiza.

Iragarkiaren kodea: L1306986