1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
31/2013 FORU DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, Jesús Lasa Equiza jauna Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretuen bidez, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.
Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko maiatzaren 15ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Jesús Lasa Equiza jauna, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen da.
2. Foru Dekretu hau jakinaraztea interesdunari, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2013ko maiatzaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.
Iragarkiaren kodea: F1307159