2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Aldaketa puntuala Artaxoako Udal Planean, UC-4.13ari dagokionez. Behin betiko onespena
Artaxoako Udalak, 2013ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betiko onestea Artaxoako Udal Planeko egiturazko determinazioetan UC-4.13 exekuzio unitateari dagokionez aldaketa puntuala egiteko espedientea, Eduardo Zapata Cilvetik eta M.ª Eugenia Villanueva Echartek sustatua. Horren ondorioz Piscinas karrikaren zabalera erregularizatuko da, eta 10,00 metroko geldituko bere luzera osoan, eta lerrokaduretan aldaketa bat izanen da alor publiko-pribatuan, eransten den planoari jarraikiz.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Artaxoan, 2013ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Beatriz Mendía Velaz.
Eranskina

Iragarkiaren kodea: L1307178