2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Akats zuzenketa
Andosillako Udal Planean lurzoru urbanizaezinaren araudi orokorrari dagokionez egin aldaketa puntuala behin betiko onesteko iragarkia 2013ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an. Hartan akatsa badela ikusirik, zuzentzen da ondoko testua argitara emanez:
Honela dioen lekuan:
“Lurzatien gehieneko okupazioa: %50, eta gehienez ere 2.500 m² eraikiak”.
Honela behar du:
“Lurzatien gehieneko okupazioa: %50, eta gehienez ere 4.000 m² eraikiak”.
Aditzera ematen da akats zuzenketa, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Andosillan, 2013ko maiatzaren 16an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1307205