1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
217/2013 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako Sari Bereziak ematen dituena 2011-2012 ikasturteari dagozkionez.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu, 2011-2012 ikasturteari dagozkionez, Nafarroako Foru Komunitatean Hezkuntza Sistema Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako Sari Bereziak eman dakizkiela merezi izan dituzten hogeita bi ikasleei, beren ikasketa ibilbide bikainagatik, baloratu dituen batzordearen aktan ageri den bezala. Sarien deialdia Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendarit nagusiak martxoaren 6an emandako 115/2013 Ebazpenaren bitartez egin zen.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitatean, Hezkuntza Sistemako Erdi Mailako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako Sari Bereziak, 2011-2012 ikasturteari dagozkionak, ikasle hauei ematea:
–María Aguilera Urtea, 72805096E NANa, Ile-apainketako teknikaria, “Irudi pertsonala” lanbide arlokoa, Burlatako“Ibaialde-Burlada” BHIko ikaslea.
–Cristian Eduardo Carullo Sáenz, 16631227L NANa, Mekanizazioko teknikaria, “Fabrikazio mekanikoa” lanbide arlokoa, Lizarrako Ikastetxe Bateratu Politeknikoko ikaslea.
–Gorka Cegama Morales, 44648349J NANa, Sistema mikroinformatikoetako eta sareetako teknikaria, “Informatika eta komunikazioak” lanbide arlokoa, Lizarrako Ikastetxe Bateratu Politeknikoko ikaslea.
–Luis del Río Porras, 78761813S NANa, Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikaria, “Elektrizitatea eta elektronika” lanbide arlokoa, Tuterako “ETI” IIPko ikaslea.
–Lourdes Echevarría Palacios, 78758601T NANa, Merkataritzako teknikaria, “Merkataritza eta marketina” lanbide arlokoa, Tuterako “ETI” IIPko ikaslea.
–Mirla Nicela Glenny Garay, 73111139G NANa, Administrazio kudeaketako teknikaria, “Administrazioa eta kudeaketa” lanbide arlokoa, Iruñeko “María Inmaculada” LHIPko ikaslea.
–Francisco Javier Hernández Equisoain, 72811319N NANa, Farmazia eta parafarmaziako teknikaria, “Osasuna” lanbide arlokoa, Iruñeko “María Inmaculada” LHIPko ikaslea.
–José María Lebrón Zunzarren, 29138384V NANa, Ibilgailuen elektromekanikako teknikaria, “Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak” lanbide arlokoa, Iruñeko “Virgen del Camino” IIPko ikaslea.
–Roberto Mina Aristu, 72696489K NANa, Lorezaintzako teknikaria, “Nekazaritzako jarduerak” lanbide arlokoa, Iruñeko “Agroforestal” BHIko ikaslea.
–José María Sánchez de Carlos, 44643527K NANa, Sukaldaritza eta gastronomiako teknikaria, “Ostalaritza eta turismoa” lanbide arlokoa, Burlatako “Ibaialde-Burlada” BHIko ikaslea.
–Juana M.ª Villaplana Merino, 29138319X NANa, Laguntza soziosanitarioko teknikaria, “Gizarte eta kultur zerbitzuak” lanbide arlokoa, Iruñeko “Escuela de Educadores” BHIko ikaslea.
2. Nafarroako Foru Komunitatean, Hezkuntza Sistemako Goi Mailako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako Sari Bereziak, 2011-2012 ikasturteari dagozkionak, ikasle hauei ematea:
–Alicia Azagra Soria, 78754011X NANa, Administrazio eta finantzetako goi mailako teknikaria, “Administrazioa eta kudeaketa” lanbide arlokoa, Tuterako “ETI” IIPko ikaslea.
–Itsaso Echarri Velázquez, 73124638W NANa, Haur hezkuntzako goi mailako teknikaria, “Gizarte eta kultur zerbitzuak” lanbide arlokoa, Iruñeko “Escuela de Educadores” BHIko ikaslea.
–Jhonn García García, 72812646M NANa, Garraioaren kudeaketako goi mailako teknikaria, “Merkataritza eta marketina” lanbide arlokoa, Iruñeko “Cuatrovientos ITC” LHIPko ikaslea.
–Maider Igarreta Fernández, 72807503Z NANa, Laneko arriskuen prebentzioko goi mailako teknikaria, “Instalazioa eta mantentze-lanak” lanbide arlokoa, Iruñeko ESTNA-Nafarroako osasun arloko lanbide eskola teknikoko ikaslea.
–Andrea Martínez Marcilla, 78756732V NANa, Telekomunikazioko eta informatikako sistemetako goi mailako teknikaria, “Elektrizitatea eta elektronika” lanbide arlokoa, Tuterako “EPI” IPPko ikaslea.
–Unai Munárriz Pinilla, 72822352M NANa, Eraikuntza proiektuen garapena eta aplikazioko goi mailako teknikaria, “Eraikuntza eta obra zibilak” lanbide arlokoa, Iruñeko “Virgen del Camino” IBPko ikaslea.
–Andrea Ochoa Guindulain, 44646784N NANa, “Elikagaien industriako” goi mailako teknikaria, “Elikagaien industriak” lanbide arlokoa, San Adriango “Ega” BHIko ikaslea.
–Sergio Pereda Pérez, 78756720M NANa, Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi mailako teknikaria, “Fabrikazio mekanikoa” lanbide arlokoa, Tafallako “Tafalla” IBPkoa.
–Miguel Pérez Garro, 78755565C NANa, Sareko sistema informatikoen administrazioko goi mailako teknikaria, “Informatika eta komunikazioak” lanbide arlokoa, Tuterako “ETI” IIPko ikaslea.
–Mario Uriz Elizalde, NAN 72820167M, Grabatuko eta estanpazio tekniketako goi mailako teknikaria, “Arte plastikoak eta diseinua” lanbide arlokoa, Iruñeko Arte Eskolakoa.
–Edurne Urrutia Lafuente, 72822886X NANa, Diagnosi klinikoen laborategiko goi mailako teknikaria, “Osasuna” lanbide arlokoa, Iruñeko ESTNA-Nafarroako osasun arloko lanbide eskola teknikoko ikaslea.
3. Ikasle horiek sari hori aitortzen duen diploma bana har dezatela xedatzea.
4. Goi mailako ikasle saridunek aukera izanen dute, izena eman ondoren, 2011-2012 ikasturteko Berariazko Lanbide Heziketako Sari Nazionala eskuratzeko. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak antolatzen du saria.
5. Agintzea ikasle saridunen ikasketa espedientean ager dadila kasuan kasuko eginbidea 2011-2012 ikasturteari dagokionez Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren Sari Berezia lortu dutela frogatzeko.
6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
8. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalari, ikasle saridunen ikastoki izan diren ikastetxeei eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2013ko apirilaren 29an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
Iragarkiaren kodea: F1306713