95. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Aldaketa, Alloko herrilarreen aprobetxamendua arautzen
duen ordenantzan

Alloko Udalak, 2013ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, eskatutako legezko gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen Alloko herrilarreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako aldaketa. Erabakia 2013ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an eta horren kontra alegaziorik aurkeztu ez zenez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat, behin betiko onetsi da aipatutako ordenantza, iragarki honekin batera heldu dena:

ALLOKO HERRILARREEN APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAKO ALDAKETA PARTZIALA

1. Hitzaurrean, honako atal deskribatzaile hauek aldatu dira:

Churta bazkalekua.

–Bazkaleku honek lur eremu hau hartzen du: Leringo errepideko eskuinaldeko bazterretik Ripalbako bideraino eta aipatu bideari jarraikiz Monteko idoiraino, eskuinetara bira eginez, Aguako sakanean barna Deikazteluko mugaraino, eta muga horretan barna itzuliz Lizarrako errepideraino, herriaren iparraldean.

–Udalak ondoko abere-zama kalkulatu du, bazkaleku honek jasan dezakeena: ardi-aziendako 370 buru, gutxi gorabehera.

Gutxi gorabeherako azalera: 877 hektarea, horietatik 45,61 larreak baitira.

Dehesa bazkalekua.

–Herriko eskorta errematatzailaren esku egonen da errentamenduak dirauen bitartean.

–Bazkaleku honek honako lur eremu hau hartzen du: Calvariotik abiatuta, Arroizko errotako bidetik zentraleraino (Playa Chiquita deritzanera pasa daiteke baina bakarrik aziendek ura edan dezaten); ibai bazterrean barna, “Bao” askaldegira sartu gabe, Deikazteluko mugaraino, eta, muga horri segituz, Lizarrako errepideraino, eta gero atzera berriz herriraino.

–Udalak ondoko abere-zama kalkulatu du, bazkaleku honek jasan dezakeena: ardi-aziendako 300 buru, gutxi gorabehera.

Gutxi gorabeherako azalera: 638 hektarea, horietatik 49,55 larreak baitira.

Los Planos bazkalekua.

–Bazkaleku honek lur eremu hau hartzen du: Leringo errepidetik (ezkerreko bazterra) Leringo mugaraino, eta horri eta ibaiaren ubideari (ezkerreko bazterra) segituz zentraleraino, eta Arroizko errotaren bidean barna herriraino.

–Udalak ondoko abere-zama kalkulatu du, bazkaleku honek jasan dezakeena: ardi-aziendako 600 buru, gutxi gorabehera.

Gutxi gorabeherako azalera: 1.176 hektarea, horietatik 133 larreak baitira.

Valdienigo bazkalekua.

–Bazkaleku honek lur eremu hau hartzen du: Ripalbako bidearen ezkerraldeko bazterretik Monteko idoiraino, eskuinaldean bira eginez Aguako sakanari segituz Deikazteluko mugaraino. Muga horretatik Peñaraino joaten da, eta Leringo muga osoan barna, errepidera sartuz, eta gero atzera berriz herriraino, Somadan batzeko.

–Udalak ondoko abere-zama kalkulatu du, bazkaleku honek jasan dezakeena: ardi-aziendako 700 buru, gutxi gorabehera.

Gutxi gorabeherako azalera: 726 hektarea, horietatik 83,58 larreak baitira.

2. 6. artikuluan, honako bazkaleku hauen larreen balorazioa aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

Churta bazkalekua. Urtean finkatutako prezioa 1.557,00 euro dira (mila bostehun eta berrogeita hamazazpi euro).

Herritarren arteko esleipenaren ondotik, enkantea egiten bada, hasierako prezioa 1.728 euro izanen dira, eta gora jotzeko hainbestekoa, 10 euro.

Dehesa bazkalekua. Urtean finkatutako prezioa 1.911,00 euro dira (mila bederatziehun eta hamaika euro).

Herritarren arteko esleipenaren ondotik, enkantea egiten bada, hasierako prezioa 2.124 euro izanen dira, eta gora jotzeko hainbestekoa, 10 euro.

Los Planos bazkalekua. Urtean finkatutako prezioa 4.271,00 euro dira (lau mila berrehun eta hirurogeita hamaika euro).

Herritarren arteko esleipenaren ondotik, enkantea egiten bada, hasierako prezioa 4.746 euro izanen dira, eta gora jotzeko hainbestekoa, 10 euro.

Valdienigo bazkalekua. Urtean finkatutako prezioa 2.367,00 euro dira (mila hirurehun eta hirurogeita zazpi euro).

Herritarren arteko esleipenaren ondotik, enkantea egiten bada, hasierako prezioa 2.630 euro izanen dira eta gora jotzeko hainbestekoa, 10 euro.

3. 9. artikuluaren bigarren paragrafoa aldatu da, honela idatzita agertuko baita:

“Esleipenaren prezioa Udalari ordainduko zaio hiruhileko aitzinatuetan. Behar den zenbatekoa ordaindu gabe 15 egun iraganez gero, esleipena baliogabetzat joko da, fidantza galduko da eta ez dira baztertzen Toki Administrazioari buruzko Foru Legeak adierazten dituen erantzukizunak eta izan litezkeen bertze batzuk.”

4. 18. artikulua aldatu da, honela idatzita agertuko baita:

“Herrilurrak aprobetxatzen dituzten abeltzainek osasun-ziurtagiria izan behar dute, honakoa egiaztatzen duena: Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela. Aipatu Foru Legean eta haren Erregelamenduetan zehaztutako baldintza guztiak bete beharko dira.”

5. 21. artikulua aldatu da, honela idatzita agertuko baita:

“Arau-hauste administratibotzat hartzen dira honako gertaera hauek:

1.–Abereen Osasunari buruzko Foru Legean eta haren erregelamenduetan ezarritakoari ez jarraitzea.

2.–Animalia hilak ehortzi gabe uztea.

3.–Esleitu ez zaizkion bazkalekuetan aziendekin sartzea, 14. artikuluak hori aurreikusten ez duenean.

4.–Ordenantza honek baimentzen ez duen garaian eta tokian azienda sartzea, herrilurretako lurzatien laborantza hondatuz.

5.–Kalte egitea aziendaren eskorta eta putzuetan.

6.–Belarren esleipenetarako zehaztutako epeak ez errespetatzea.

7.–Ez ordaintzea ezarritako epean belarrak aprobetxatzeko, erretenen garbiketarako laguntzeko, nekazaritzako gizarte aseguruetarako eta ezartzen diren bestelako tasa edo kanonetarako ordaindu beharrekoa.

8.–Norberari esleitu zaion bazkalekua bertzeri errentan ematea edo eskualdatzea.

6. 22. artikulua aldatu da, honela idatzita agertuko baita:

“Arau-hauste horiek ondoko zehapenak izanen dituzte:

21. artikuluko lehenbizikoan, kontzesioa iraungiko da, deusetan ukatu gabe Nafarroako Gobernuko organo eskudunek abiarazten dituzten zehapenak.

21. artikuluko 8.a, herrilurren edo herrilarreen esleipen-hartzaile izateko desgaituta.

–Gainerako arau-hausteetan, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.n artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunen Erregelamenduaren 226. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 178. artikuluan xedatzen denaren arabera, 12.000 euro bitarteko isunak jarriko dira.

Hori guztia, ondasun publikoetan edo hirugarrenen ondasunetan eragindako kalteen ordainketa ezertan ukatu gabe, kalteen egileek bidezko moduan ordainduko baitituzte”.

Allon, 2013ko apirilaren 22an.–Alkate udalburua, María Angela Gonzalez Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1305916