95. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

124/2013 Ebazpena

9/2005 Foru Legeak, uztailaren 6koak, ezartzen du 21. artikuluan baterako zerbitzurako eremuko toki entitate eskudunek, beren ordenantzetan hala ezarrita badago, taxi gidari profesionalaren gidabaimena eskuratzeko agindu ahal izango dietela gidariei, lizentzien titularrak izan edo soldatapeko langileak izan.

Iruñerrian baterako zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua arautzeko ordenantzaren 18. artikuluak taxi gidari profesionalaren gidabaimena arautzen du, eta ezartzen du taxi zerbitzua emateko beharrezkoa dela taxi gidari profesionalaren baimena izatea.

22/2013 zenbakiko ebazpenaren bidez, Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren gidabaimena lortzeko deialdia onetsi zen, eta 2013ko otsailaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen –25. zenbakia–.

2013ko apirilaren 17an Mankomunitatearen iragarki oholean eta egoitza elektronikoan argitaratu zen Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren gidabaimena lortzeko probak gaindituak zituzten pertsonen zerrenda.

Oinarrietako 10. atalak ezartzen duenez, Mankomunitatearen iragarki oholean eta webgunean probak gaindituak zituzten pertsonen zerrenda argitaratu eta gero, hogei egun naturaleko epea abiatu zen behar den titulazioa duen mediku elkargokide batek egindako ziurtagiria edo txostena aurkezteko, taxi gidariaren lanbidean aritzeko galarazten edo zailtzen dion eragozpen fisikorik edo psikikorik ez duela ziurtatzen duena. Probak gaindituak zituzten parte-hartzaile guztiek aurkeztu dute dokumentu hori ezarritako epearen barnean.

Orain arte probak gainditu eta baliozko osasun ziurtagiri edo txostenak aurkeztu dituzten pertsonak dira xedapen zatian taxi gidabaimen profesionala ematen zaien pertsonak.

Ematen ez zaien pertsonak dira probak gainditu ez dituztenak.

Eskumena Mankomunitateko lehendakariari dagokio Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 20.20 artikuluarekin, Iruñerriko Mankomunitatearen Antolaketa eta Funtzionamendurako Araudiaren 28.20 artikuluarekin, eta Toki Araubidearen Oinarrien 21.1 s) artikuluarekin bat (azken hori aplikatzekoa da Toki Administrazioaren Foru Legearen 8.2 artikuluaren arabera).

Azaldutako guztiarengatik,

EBATZI DUT:

1. Ematea pertsona hauei Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren gidabaimena:

Ciaurriz Noain, José Javier

Eguillor Ayerra, David

Fernández González, José Ángel

García Antón, Francisco José

Hamim Farhat, Bouazza

Lacunza Munilla, David

Lara Jiménez, Pedro María

Martín Domínguez, Antonio Jesús

Martos Romero, Antonio Manuel

Mendiburu Vidart, Jesús María

Morales Mesa, Josefa

Moutaki Hamim, Charaf

Munárriz Zunzarren, Raúl

Olleta Soria, Iñigo

Otxandorena Eizaguirre, Iñaki

Ripodas Beorlegui, Iñigo

Ruiz Taberna, Óscar

Saez Nicuesa, Ángel María

Salinas Jiménez, Francisco Javier

Santamaría Baines, Nicolás José

Sanz Jiménez, Miguel

Saralegui Silanes, Juan Bautista

Ustarroz Mendive, Lourdes

Valencia Ojer, Josu

2. Probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, adierazita, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarritakorekin bat, ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edota gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 7an.–Lehendakaria, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1306850