95. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkateordearen izendapena

2013ko apirilaren 22an, alkateak ondotik hitzez hitz ematen den ebazpena eman zuen.

Carlos Vélez Medrano lehen alkateordea alkate honen ordezko izendatzen da, 2013ko maiatzaren 24tik ekainaren 2ra bitarte, bi egun horiek barne.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren araberako lehentasunez, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Kontuan harturik Garesko Udaleko alkateak 2011ko ekainaren 21eko ebazpenean, Garesko Udaleko alkateordeak izendatzen dituen hartan, ezarritako aginduak.

Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta .2 artikuluan xedatuari jarraikiz eta TAOLen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 44.1 artikuluak Alkatetza honi emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Carlos Vélez Medrano lehen alkateordea Alkatetzaren ordezko izendatzea 2013ko maiatzaren 24tik ekainaren 2ra, biak barne, egun horietan karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.

Bigarrena.–Aurreko ebazpenaren ondoriozko ordezkotzak aipatu egunetarako baino ez du indarrik izanen; betiere, 2013ko ekainaren 3an, kargura itzultzen naizenean, bukatuko da.

Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan oinarriturik, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Garesko Udalaren ediktuen oholean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Garesen, 2013ko apirilaren 22an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1305955