95. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

5. aldaketa 2013ko aurrekontuan

Obanosko Udalak 2013ko maiatzaren 10eko osoko bilkuran erabakita, onetsi zen hasiera batean 5. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Kreditu gehikuntza egiteko da, eraikin katalogatu baten egokitzapenari buruzko gastu arrunten inguruan.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Obanosen, 2013ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Jesús María Puy Lanas.

Iragarkiaren kodea: L1307083