95. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

Determinazio xehekatuen aldaketa Lukingo Udal Planean. Hasierako onespena

Barbaringo Udalak, 2013ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko hirigintzako araudi partikularraren 55.3 artikulua aldatzeko espedientea, Roberto Urabayen Sanz de Galdeanok sustatua. Xedea da, batetik, lurzoru urbanizaezineko nekazaritzako biltegietan baimenduriko gehieneko okupazioa handitzea, zenbat eta %4tik %25era, lurzatiaren eta nekazaritzako ustiategi osoaren azaleraren arabera, eta bertzetik, gehienez ere onartzen den garaiera metro 1 goititzea.

Aipatu agiria jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan 74. artikuluari dagokionez xedatuarekin bat, Hirigintza eta Etxebizitzaren arloan Urgentziazko Neurriak hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Lukinen, 2013ko apirilaren 26an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Aurelio Pardo Gil.

Iragarkiaren kodea: L1307076