95. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Ordenantza fiskala, Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2013ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Igantzin, 2013ko maiatzaren 14an.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.

Iragarkiaren kodea: L1307106