95. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Liburutegiaren funtzionamendu egokia arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2013ko urtarrilaren 14an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Liburutegiaren funtzionamendu egokia arautzen duen ordenantza. Onespenaren erabakia 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2013ko otsailaren 7an.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, Udalak 2013ko apirilaren 8an egindako bilkuran behin betikoz onetsi da eta ordenantza osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Etxarri Aranatzen, 2013ko maiatzaren 8a.–Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.

ETXARRI ARANAZKO LIBURUTEGIAREN FUNTZIONAMENDU EGOKIRAKO ARAUDIA

Helburua

Etxarri Aranazko liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzaile guztiok aprobetxatu eta gozatu ditzagun; halaber, herritarren eskura jarritako leku, ekipo eta materialen erabilera egokia sustatzeko.

Materialen erabilpena eta mailegua

Liburutegiko materiala erabili eta maileguan hartzeko, Nafarroako Liburutegien Sareak ezartzen dituen arau eta prozedurak bete beharko dira:

1. Liburutegian horretarako jarritako materialaren erabilpena eginen da.

2. Kanpora ateratzeko jarri den materiala soilik mailegatu ahal izanen da, gehienez ere 21 egunez, eta mailegu hori beste bi aldi berdinetarako berritu ahal izanen da. Mailegua Internet bidez, telefono bidez edo liburutegian zuzenean egin ahal izanen da, erabiltzailearen txartela erakutsita. Ezin izanen dira berritu erreserbatuta dauden materialen maileguak.

Erabiltzaileen betebeharrak

3. Liburutegi-agiria aurkeztu.

4. Eskatutako materialak zaindu eta zehaztutako epean itzuli.

5. Eskatutako materiala galdu edo kaltetuz gero, erabiltzaileak liburutegiko arduradunari jakinarazi beharko dio eta birjarriko du.

Erabiltzaileen jokabidea

6. Erabiltzaileek honako jokabide arau hauek segituko dituzte:

–Isilik egon.

–Ez jan eta ez edan.

–Ez erre.

–Sakelako telefonoak itzalita eduki.

–Errespetuzko jokabidea eduki liburutegiko arduradun eta beste erabiltzaileekiko.

–Erabiltzaileentzat jarritako lekuen eta materialen erabilera egokia egin.

–Ez aldatu lekuz altzariak (mahaiak, aulkiak...).

–Sei urtetik beherako haurrak beti heldu batekin egonen dira.

Haurtxokoa

7. Liburutegiko arau orokorrez gain, Haurtxokoko erabiltzaileek honako hauek ere jarraituko dituzte:

–Haurtxokoa irakurtzeko eta margotzeko gunea da. Ez da haurtzaindegi bat, ludoteka bat edo arratsaldea pasatzeko toki bat. Ezin da jolasean ibili aulkiekin, liburuekin edo DVD-ekin.

–Ezin da liburutegian korrika, garrasika edo patinekin sartu.

–Ezin da barruan jan edo edan.

–6 urtetik beherako haurrak heldu batekin egon behar dira beti.

–Liburutegiko materialak denonak dira, eta ongi zaindu behar dira denok erabili ahal izateko. Material horiek denonak dira eta ezin dira margotu, moztu edo hautsi edo bota. Eta hautsiz gero, haurren arduradunek beste bat ekarri beharko dute.

Liburutegiko erabiltzaileei zor zaien errespetuagatik, haurrak heldu batekin joan beharko dira komunera, ahalik eta isilen ibiltzeko.

Arau-hausteak eta zigorrak

8. Arau-hausteak eginez gero, honako neurri hauek hartu ahal izanen dira:

–Ahozko ohartarazpenak, edo idatzizkoak adingabeen tutoreei.

–Aldi baterako liburutegirako sarrera galarazi.

–Materialen bat kaltetu edo hautsiz gero, birjarri egin beharko da.

Zigorrak Etxarri Aranazko Udalak ezarriko ditu Liburutegiko batzordearen txostena ikusi ondoren.

9. Liburutegiaren erabilpen onaren zainketa bertako arduradunari dagokio, halaber Etxarri Aranazko Udalari, eta hauek Etxarri Aranazko Liburutegiko Batzordearen laguntza izanen dute.

10. Liburutegiko arduradunak gaitasuna du ahozko ohartarazpenak egiteko; baita liburutegiko erabiltzaileak kaleratzeko ere ahozko ohartarazpenei kasu egin ezean; horretaz gain, arau-hausleari zehapena ezartzen ahal zaio gero.

Iragarkiaren kodea: L1306844