95. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2. artikuluaren d) letraren eta 20. artikuluaren aldaketa, Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2013ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. artikuluaren d) letraren eta 20. artikuluaren aldaketa, Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betikoz onetsirik geldituko da Eguesibarko udal mugapeko eremu publikoan terrazak eta mahaitxoak paratzea arautzen duen ordenantzan egin aldaketa, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2013ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1307077