95. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Ordenantza fiskala, Familiari atseden emateko zerbitzuaren tasak kobratzeko. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2013ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Hasiera batean onestea Familiari atseden emateko zerbitzua erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

b) Hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatua bete beharrez.

Cascanten, 2013ko maiatzaren 14an.–Alkate udalburua, José Gómara Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1307081