95. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, 2011tik 2012ra luzatutako udal aurrekontuan. Behin betiko onespena

2013ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu zen, martxoaren 12an, Udal honen 2011tik 2012ra luzatutako aurrekontuan aldaketak egiteari buruz.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hona hemen laburpena:

GASTUAK:

6. kapitulua.–Inbertsio errealetako gastuak: 1.284.147,56 euro gehiago.

DIRU-SARRERAK:

6. kapitulua. Inbertsio errealak besterentzea: 964.000,00 euro gehiago.

Diruzaintzako gerakina: 320.147,56 euro gehiago.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, 2013ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1307136