94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 29koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Fomento de Construcciones y Contratas, S.A. (B.G.) entitatearen hitzarmen kolektiboaren aldaketari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik Fomento de Construcciones y Contratas, S.A. (B.G.) entitatearen hitzarmen kolektiboaren aldaketari buruzko Akordioaren testua (kode zenbakia: 31008571012006), Erregistroan 2013ko apirilaren 17an sartu zena eta entitatearen batzorde paritarioak 2013ko martxoaren 27an sinatu zuena; Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eta Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2013ko apirilaren 29an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

ALDAKETARI BURUZKO AKORDIOA

Iruñean, 2013ko martxoaren 27an.

Batzorde paritarioa bildu da, honako ordezkari hauek osatuta: Ricardo Ramos Díaz de Cerio, José M.ª Gómez Herrera eta Fernando Cafruni González jaunak langileak ordezkatuz, eta Isidro Alvarez Alvarez jauna enpresa ordezkatuz.

Erabaki dute:

Aldeek 2013ko otsailaren 5ean sinatutako hitzarmen kolektiboaren 6. artikuluko D. ataleko C letra aplikatuz, hitzarmen horren 43. artikulua testu honekin osatzea:

“Plantillako langile finkoak, kaleko garbiketa lanetako zerbitzuari atxikiak eta 60 urtetik gorakoak direnek, errelebo kontratua aplikatzeko eskubidea izanen dute, eskatuz gero, 2013ko martxoaren 27an izenpetu zen Erretiro Partzialaren Planean ezarritako moduan eta baldintzekin.

Erretiro Partzialaren Plan horrek sinatzen den unean bertan hartuko du indarra, eta 2018ko abenduaren 31 bitarte egonen da indarrean.

Aurrekoa gorabehera, planaren indarraldia 2011ko abuztuaren 2aren aurretik indarrean den legeria Erretiro Partzialaren Planaren eraginpeko langileei eta enpresari aplikatzearen mende egonen da.”

Artikulu horren gainerako edukia ez da aldatuko.

Enpresaren ordezkari Isidro Alvarez Alvarez jaunari baimena ematen zaio beharrezkoak diren ekintza administratibo guztiak egin ditzan Hitzarmenen Erregistro Orokorrean inskribatzeko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Behar diren ondorioak izan ditzan izenpetu da, idazpuruan ageri diren tokian eta egunean.

Iragarkiaren kodea: F1306403