94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urtarrilaren 10eko 10/2013 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari izateko 84 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Aipatu ebazpenean akats bat aurkitu denez (2013ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an), ondotik ematen da behar den zuzenketa, hots, onartu eta baztertutako izangaien zerrenda aldatzea. Horrenbestez:

–M.ª Jesús Gracia Asurmendi andrea, onartuen zerrendatik kendu eta baztertuen zerrendan ageriko da, ez baitu frogatu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langile funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finkoa izatea.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Elena Navascues Catalán.

Iragarkiaren kodea: F1306808