94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

912/2013 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegiak emandako 139/2012 epaia –apelazioa egin ondoren, 103/2013 epaiak berretsia– betetzeko, Garesko ikastetxe publikoko zuzendaria hautatzeko deialdiaren jarduketak atzera eramaten baitira, zehazki Juana María Ostiz Cenozek eta Epifanía Aracama Azconak aurkeztutako zuzendaritza proiektuen ebaluazioa eta puntuazioa eman beharko dituen hautaketa batzorde berri bat izendatzeko unera. Aipatutako deialdia Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzeko merezimendu lehiaketa arautzeko deialdia onetsi zen, horien artean Garesko Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxe publikokoa.

Prozedura horren barrenean, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 81/2010 Ebazpenaren bidez onetsi ziren deialdian onartutako izangaien zerrendak. Garesko Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxe publikoan Juana María Ostíz Cenozek eta Epifanía Aracama Azconak aurkeztu zuten zuzendaria izateko hautagaitza, eta onartuak izan ziren.

Hautapen prozesua eta zuzendaritza proiektuaren defentsa eta azalpena eginda, deialdiari jarraikiz izendatutako hautapen batzordeak ez gai kalifikazioa eman zion Epifanía Aracama Azconari, eta Juana María Ostíz Cenoz proposatu zuen hautatutako izangaia izateko.

Epifanía Aracama Azconak administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu zuen Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 277/2010 Ebazpenaren kontra –hautapen batzordeak emandako kalifikazioen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen– eta Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 14ko 115/2010 Foru Aginduaren kontra –deialdian hautatutako izangaien izen-zerrenda argitara eman zuen martxoaren 31ko 148/2010 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen–. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegiak emandako 139/2012 epaiak, apelazioa egin ondoren, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak emandako 103/2013 epaiak berretsiak, baietsi egin du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

Jatorrizko epaiak dioenez, hautapen batzordean klaustroa ordezkatzeko izendatutako bi irakasleak errekusatzeko kausarik bada eta, beraz, jarduketak atzera eramateko agintzen du, izangaiek aurkeztutako proiektuak ebaluatu eta puntuatzeko hautapen batzorde berri bat izendatzeko unera eraman ere; horrenbestez, Epifanía Aracama Azconak aurkeztutako errekurtsoa baiesten du, eta baliogabetzen Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 14ko 115/2010 Foru Agindua eta Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 277/2010 Ebazpena.

Horregatik guztiagatik, epaia betetzeko, bidezkoa da hautapen batzorde berri bat izendatzea, Juana María Ostiz Cenozek eta Epifanía Aracama Azconak aurkeztutako zuzendaritza proiektuak (merezimenduen baremoko II. atala) balora ditzan. Izan ere, haiek dira Garesko ikastetxe publikoko zuzendaritzarako hautagai izateko onartutako izangaiak, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenaren bidez zuzendariak hautatzeko deitutako prozesuan.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren oinarriekin bat garatu eta ebaluatu beharko da hautapen prozesua, eta kontuan harturik merezimenduen baremoko I. atalean bi izangaiei emandako puntuazioek ez dutela balioa galdu.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 15/2011 Ebazpenak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegiak emandako 139/2012 epaia –apelazioa egin ondoren, 103/2013 epaiak berretsia– betetzea, eta, beraz, Garesko ikastetxe publikoko zuzendaria hautatzeko deialdiaren jarduketak atzera eramatea, zehazki Juana María Ostiz Cenozek eta Epifanía Aracama Azconak aurkeztutako zuzendaritza proiektuen ebaluazioa eta puntuazioa eman beharko dituen hautapen batzorde berri bat izendatzeko unera. Aipatutako deialdia Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 548/2009 ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Hautapen batzordearen izendapena eta hautapen prozesua Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren oinarriekin bat egin beharko dira.

Ondorio horietarako kontuan hartu beharko da, batetik, epaiak adierazi duela Garesko klaustroko bi irakasle errekusatzeko kausarik badela eta, bestetik, bi izangaiei merezimenduen baremoko I. atalean emandako puntuazioen balioa mantentzen dela; hautapen prozesuko espedientean dagoen dokumentazioaren arabera, puntuazio horiek ebazpen honen eranskinean ageri direnak dira.

3. Epaia betetzeko egin behar den hautapen prozeduran aurreikusitako epeen jarraipena eta egokitzapena Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalaren esku uztea, eta adieraztea abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenaren bosgarren oinarrian klaustroaren eta eskola kontseiluaren deialdia egiteko aurreikusitako epea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dela kontatzen.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalera eta Deialdien Atalera, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Garesko HLHIPra eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2013ko apirilaren 30ean.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

ERANSKINA

HAUTAGAIAK

MEREZIMENDUEN BAREMAZIOA (I. atala)

1. Laneko esperientzia

2. Zuzendaritzako eginkizuna

3. Prestakuntza

GUZTIRA

A. Hezkuntza kalitatea

B. Prestakuntza didaktikoa

1.1

1.2

1.3

1.4

1.5

1. atala, guztira (gehienez ere

3,5 puntu)

2.1

2.1

2.3

2. atala, guztira (gehienez ere

3,5 puntu)

3.1

3.2

3.3

3.4

3. atala, guztira (gehienez ere

3 puntu)

1. Aracama Azcona Epifania

6,83

0

0

0,30

0

3,5

0

1,55

1,88

3,43

0,30

0

2,15

0

2,45

9,38

.......

......

......

......

......

........................

......

.......

.......

........................

.......

.......

.......

.......

........................

.........

2. Ostiz Cenoz Juana María

4,08

0

0

0

0

3,5

0

0

0

0

0

0

1,05

0

1,05

4,55

.......

......

......

......

......

........................

......

.......

.......

........................

.......

.......

.......

.......

........................

.........

F1306443

Iragarkiaren kodea: F1306443