94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 159/2013 prozedura

Esparza Irigoyen, Amparo, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan jabari-espedienteari buruzko 0000159/2010 prozedura bideratzen ari da, Jaime Sanz Ancin jaunak eskaturik, finka honen segidako traktua berriro hasteko:

“Lurralde berrantolamenduko finka Zubielkin, Gindirain alderdian (1.905. liburukian inskribatuta dago, 49. liburuan, 42. orrian; 4.083. finka) Landa finka, ureztalurreko 25.a, 1. poligonoan, Zubielkiko mugapean, Allingo udalerrian; iparraldean ureztatzeko erretena eta La Llanako bidea ditu; hegoaldean, Regajo de Zalainta; ekialdean, Los Cañosko erretena, eta mendebaldean, Joaquín López Salinasen jabetza. Hektarea bat, hogeita zazpi area eta laurogei zentiareako azalera zatiezina du. Nahiz benetako azalera 12.640,26 m²-koa duen, Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunak katastrorako egindako neurketaren arabera.

Honen bidez, egun honetako ebazpenean erabakitakoarekin bat, Gonzalo Urdiain Gorriaren kausadunei eta eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Lizarran, 2013ko apirilaren 23an.–Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1306126