94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Euskara Zerbitzuak ematen dituen diru-laguntzen deialdia

Sakanako Mankomunitateko lehendakariak 2013/143 eta 149 bitarteko Ebazpenak eman ditu, Euskara Zerbitzuak eskaintzen dituen diru-laguntzen deialdiak onartzeko eginak.

Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen, azaroaren 9koaren, 14.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aipatutako deialdiak argitaratzea egokia da, interesdunek eskaerak egin ditzaten.

Lakuntzan, 2013ko apirilaren 20an.–Lehendakaria, sinadura ulertezina.

EUSKARA IKASLEENDAKO DIRU-LAGUNTZAK

Oinarriak

1. Oinarrien xedea eta objektua. Oinarri hauen xedea da euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren Sakanako herritarrei diru-laguntza emateko modua arautzea.

2. Diru-laguntzaren gaiak eta kontzeptuak. Diruz lagunduko da 2012ko uztailaren 1etik 2013ko ekainaren 30era arte egindako ikastaroen matrikula. Kilometrajea ez da diruz lagunduko.

Diruz lagunduko dira ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta informatika bdezkoak.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 23.000,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2013ko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48201 (Diru-laguntzak) partidan jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.

Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da, deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean betiere.

Diru-laguntza jasotzeari begira, lehentasuna emanen zaie langabeei, halako moldez non langabeei egokituko zaien diru-laguntzaren zenbatekoa gainerako eskatzaileena baino %25 handiagoa izanen baita.

Dena den, diru-laguntzen onuradunek ezin izanen dute 500 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso deialdi bakoitzeko.

4. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, iragarkia jarriko da Sakanako Mankomunitateko web orrian eta iragarki oholean, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa.

5. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea 2013ko ekainaren 1etik uztailaren 31 bitartekoa izango da. Epe hori luzaezina izanen da.

6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Eskatzaileek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Sakanako Mankomunitateko erregistroan:

a) Eskabide ofiziala beteta.

b) Eskatzailearen nortasun agiriaren kopia.

c) Erroldatze zurtagiria.

d) Euskaltegiak eginiko asistentziaren edo aprobetxamenduaren ziurtagiria.

e) Matrikularen ordainagiria.

f) Langabeek Gizarte Segurantzak emandako bizitza laborala izeneko agiria aurkeztu ahalko dute, Mankomunitateak, inguruabar horri begira, diru-laguntzaren zenbatekoa kalkula dezan. Ez da langabeziaren txartelaren fotokopia zurtagiritzat onartuko.

g) Aitorpena, administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.

Hori dena zuzenean edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako beste prozeduraren bat erabiliz egin ahal izango da. Hona helbidea:

Sakanako Mankomunitatea.

Uriz, 32.

31830 Lakuntza.

Telefonoa: 948 464840. Faxa: 948 464853.

E-posta: euskara@sakana-mank.com.

7. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Honako baldintza hauek betetzen dituztenek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak, baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko direlarik:

a) Diruz lagundutako ikastaroaren %80an parte hartu duela frogatzea.

b) Sakanan erroldatuta egotea. Sakanako udal eta mankomunitateetan lanean ari diren administrazioko langileek eta eskualdeko toki entitateetako hautetsiek diru-laguntza eskatu ahal izanen dute nahiz eta eskualdean erroldatuta egon ez.

c) Sakanako Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea (Mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).

8. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

9. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean. Ebazpen hori interesatu guztiei jakinaraziko zaie.

Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eskatzen den egunean hasiko da epea kontatzen. Epe horretan berariazko ebazpenik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko du eskatzaileak.

10. Diru-laguntzaren ordainketa. Diru-laguntzak ordainketa bakarrean pagatuko dira, haiek emateko erabakia hartu ondoren pagatu ere; banku transferentzia eginen da eskatzaileek aderazitako kontu korrontearen zenbakian.

11. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gehiegizko finantzaketarik gertatzen ez bada.

12. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:

a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.

c) Batera ezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.

d) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.

13. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoak aginduko du. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan ezarritakoa izanen da.

14. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira.

15. Auzibidea. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.

16. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

Eskabidea

Eskatzailearen datuak:

Izen-abizenak .....................................................................................

NAN ....................................................................................................

Helbidea .............................................................................................

Posta kodea .......................................................................................

Herria ..................................................................................................

Telefonoa ............................................................................................

E-posta ...............................................................................................

Kontu korrontearen zenbakia .............................................................

2012ko uztailaren 1etik 2013ko ekainaren 30era bitarteko matrikula gastuak:

...................... euro

 Data eta sinadura

Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko; betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak duen jendearentzako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz32).

SAKANAKO EUSKALTEGIEK HELDUAK EUSKALDUNTZEKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA

Oinarriak

1. Oinarrien xedea eta objektua. Oinarri hauen xedea da Sakanako euskaltegiei helduak euskalduntzeko ematen diren laguntzak arautzea.

2. Diru-laguntzaren gaiak eta kontzeptuak. Deialdi honek 2013. urtean zehar burutzen diren ikastaroak hartuko ditu kontuan.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 25.000,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2013ko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48201 (Diru-laguntzak) partidan jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.

Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da, deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean betiere.

Talde baten ikastordu bakoitzaren kostua 35 eurokoa izanen da; autoikaskuntzako ikastordu bakoitzaren kostua, berriz, 4 eurokoa. Kostu honetan sartuko dira, besteak beste, irakasleen soldata, gizarte asegurua, klasea prestatzeko orduak, irakasleen prestakuntza, materiala, egoitzaren mantentzea, eta irakasleen kilometrajea.

Diru-laguntza ikasle/orduen araberakoa izanen da, baldin eta defizita izan baldin badu.

Diru-laguntzaren zenbatekoa betiere Sakanako Mankomunitateko aurrekontuaren ahalmenaren araberakoa izanen da.

4. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, iragarkia jarriko da Sakanako Mankomunitateko web orrian eta iragarki oholean, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa.

5. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak egiteko epea 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko apirilaren 30era arte, egun biak barne, izango da, 2013 urteko 1. hiruhilekoari dagozkion diru-laguntzetarako; ekainaren 28a baino lehenago, 2013 urteko 2. hiruhilekoari dagozkion diru-laguntzetarako. Abenduan 31 2013 urteko 3. eta 4. hiruhilekoari dagozkion diru-laguntzetarako.

6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Diru-laguntza eskabidea.

b) Eman den ikastaro bakoitzaren ikasketa maila, irakaslea, ikasle kopurua, egutegia eta ordutegia.

c) Eman den ikastaro bakoitzaren balantze ekonomikoa.

d) Talde bakoitzaren ikasleen zerrenda, izen-abizenak, adina eta herria zehaztuz.

e) Ikastegiko zuzendariak edo arduradunak sinaturiko zinpeko adierazpena, aurkeztu diren argibide eta agiriak egiazkoak direla dioena.

f) Aitorpena, administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Aderazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.

Dokumentazioa Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar da edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluak aurreikusitako edozein lekutan. Hona helbidea:

Sakanako Mankomunitatea.

Uriz, 32.

31830 Lakuntza.

Telefonoa: 948 464840. Faxa: 948 464853.

E-posta: euskara@sakana-mank.com.

7. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Onuradunak honako hauetara behartuta egongo dira:

a) Kalitatezko irakaskuntza eskaintzera.

b) Euskalduntze-alfabetatzea ekonomikoki bideragarria izan dadin neurriak hartzera.

c) Zazpi ikasle edo gehiago izatera talde bakoitzean.

d) Irakasleek gutxienez EGA agiria eta glotodidaktika ikastaroa izatera.

e) Beren propagandan ikastaroak diruz lagunduta daudela adieraztera.

8. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

9. Ebazpena. Dealdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean. Ebazpen hori interesatu guztiei jakinaraziko zaie.

Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eskatzen den egunean hasiko da epea kontatzen. Epe horretan berariazko ebazpenik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko du eskatzaileak.

10. Diru-laguntzaren ordainketa. Diru-laguntza 3 zatitan emanen dio Sakanako Mankomunitateak eskatzaileari, dokumentazioa aldez aurretik aurkezturik.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, ezinbestekoa da eskatzaileak Sakanako Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea (Mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).

Onuradunen bati esleitutako laguntzaren zenbatekoa murrizten bada dokumentazio osoa ez aurkezteagatik, ez justifikatzeagatik edo epeak edo deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik, soberakina gainerako onuradunen artean proportzionalki banatzen ahalko da.

11. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gehiegizko finantzaketarik gertatzen ez bada.

12. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:

a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.

c) Egitasmoa aurkezturik eta diru-laguntza jasorik, egitasmoaren jarduerak gauzatu gabe uztea.

d) Bateraezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.

e) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.

13. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoak aginduko du. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan ezarritakoa izanen da.

14. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira.

15. Auzibidea. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.

16. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

Eskabidea

Erakunde eskatzailea:

Izena ...................................................................................................

Helbidea .............................................................................................

IFK ......................................................................................................

Herria ..................................................................................................

Tel. ......................................................................................................

PK .......................................................................................................

E-posta ...............................................................................................

Kontu korrontea ..................................................................................

Arduraduna (Izen-deiturak) ................................................................

ESKAERA:

Eskatzen dut: onar dakizkidala diru-laguntza eskaera eta aurkeztutako gainerako agiriak.

Zinpeko agiria:

Zinpeko aitorpen hau egiten dut: eskabide honekin batera aurkeztu ditudan argibide eta agiriak egiazkoak direla.

Lekua eta data

 Arduradunaren sinadura eta erakundearen zigilua

Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko; betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak duen jendearentzako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz 32).

SAKANAKO EUSKARAZKO HEDABIDEAK DIRUZ LAGUNTZEKO OINARRIAK

1. Oinarrien xedea eta objektua. Deialdi honen xedea da Sakanako euskarazko hedabideak diruz laguntzeko modua arautzea.

2. Diru-laguntzaren onuradunak. Deialdi honetan arautzen diren laguntzen hartzaile izan daiteke Sakanan egoitza fiskala duen pertsona fisiko edo juridiko oro, euskarazko hedabide baten jabe edo kudeatzaile dena.

3. Diru-laguntzaren gaiak eta kontzeptuak. Honako hauek izanen dira: euskarazko eguneroko prentsa eta aldizkariak, batez ere Sakanan zabaltzen direnak. Irratiak, Sakanan ohikotasunez emititzen dutenak.

Ondoko hauek ez dute laguntzarik jasotzen ahalko:

a) Euskara erabiltzen duten gaztelaniazko hedabideek.

b) Alderdi politikoek zein sindikatuek argitaratutakoek.

c) Elkarteek edo fundazioek beren bazkideen artean banatzeko argitaratutakoek.

d) Eskola aldizkariek.

e) Udalen informazio aldizkariek.

Diruz lagundutako jarduerak 2013ko urtarrilaren 1aren eta abenduaren 31ren arteko aldiari dagozkionak izanen dira.

4. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 65.000,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2013ko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48201 (Diru-laguntzak) partidan jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.

Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean banatuko da, deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean betiere.

5. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, iragarkia jarriko da Sakanako Mankomunitateko web orrian eta iragarki oholean, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa.

6. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea 2013ko urtarrilaren letik apirilaren 30era bitartekoa izango da. Epe hori luzaezina izanen da.

7. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Eskatzaileek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Sakanako Mankomunitateko erregistroan:

a) Eskabide ofiziala beteta.

b) Identifikazio fiskaleko txartela.

c) Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehakatua. Sarrerei dagokienez, bestelako erakunde publikoetan eta beste autonomia erkidego batzuetako administrazioetan eskatu edo harturiko laguntzak espresuki adieraziko dira, bai eta partikularrek edo enpresa pribatuetako bestelako diru-sarrerak (babesak eta publizitatea, esate baterako). Gastuei dagokienez, langileak eta kolaboratzaileak kontratatzetik sorturiko gastuak, ustiapen gastu orokorrak eta funtzionamendu eta banaketa gastuak hartuko dira kontuan.

d) Irrati saioen edo argitalpenen ezaugarriak biltzen dituen txostena. Hedabide idatziek (egunkariek eta aldizkariek) hauek aipatu beharko dituzte: orrialde kopurua, aldizkakotasuna, argitaratzeko egunak, gaiak, egitura eta maketazio mota, eta proiektuaren nondik norakoak zehazki jakiteko behar diren elementu guztiak. Laguntzak irratirako eskatzen dituztenek honako hauek adierazi beharko dituzte: saioen iraupena, emisio egunak eta orduak, gaiak eta programazioaren nondik norakoak. Beste komunikabideekin batera egindako programazioen berri eman beharko dute berariaz, horrelakorik badago.

d) Horrelakorik bada, hedabidearen on-line bertsioaren gaineko datuak.

e) Eskabidea baloratzeko aurkeztu nahi den gainerako dokumentazioa.

f) Aitorpena, administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.

Hori dena zuzenean edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako beste prozeduraren bat erabiliz egin ahal izango da. Hona helbidea:

Sakanako Mankomunitatea.

Uriz, 32.

31830 Lakuntza.

Telefonoa: 948 464840. Faxa: 948 464853.

E-posta: euskara@sakana-mank.com.

8. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Honako baldintza hauek betetzen dituztenek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak:

a) Gutxienez ere aurrekontuko kopuru osoaren %30eko autofinantzaketa izatea.

b) Sakanako Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea (Mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).

9. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

10. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean. Ebazpen hori interesatu guztiei jakinaraziko zaie.

Ebazpena eman eta jakinarazteko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eskatzen den egunean hasiko da epea kontatzen. Epe horretan berariazko ebazpenik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko du eskatzaileak.

11. Baloratzeko irizpideak. Euskara Batzordeak eskabideak baloratuko ditu, ohiko saioan, eta honako alderdi hauek izanen ditu kontuan:

a) Urteko argitalpen kopurua (hedabide idatziak) => 20 puntu.

b) Ale bakoitzaren orrialde kopurua (hedabide idatziak) => 20 puntu.

c) Argitalpen bakoitzean zabaldutako ale kopurua (hedabide idatziak) => 20 puntu.

d) Astean norberak ekoitzitako orduak (irratiak) => 10 puntu.

e) Entzule kopuru potentziala (irratiak) => 15 puntu.

f) On-line bertsioa izatea => 15 puntu.

12. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean banatuko da, deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean betiere.

13. Diru-laguntzaren ordainketa. Lehendabiziko ordainketa diru-laguntzak esleitzeko ebazpenarekin batera eginen da.

Diru-laguntza 6 zatitan emanen dio Sakanako Mankomunitateak eskatzaileari, bi hilabetean behin alegia. Horretarako diruz lagundutako aldian egindakoari buruzko memoria zehaztua eta gastu zein diru-sarreren frogagiriak aurkeztu beharko ditu. Horiekin batera, diruz lagundutako aldiari dagozkion ale idatzi guztien zein irrati saioen lagina aurkeztu behar dira. Ale horiek paperean edo euskarri informatikoan aurkeztea bada. Ez da beharrezkoa izanen, argitaratu ahala, Sakanako Mankomunitatera bidali izan badira.

Azken ordainketa egin baino lehenago, urte osoari dagokion kitapena egingo da. Horretarako, Euskara Batzordeko irizpena beharko da.

Onuradunak jarduera gauzatu duela behar bezala justifikatu ezean, ordainduriko laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatzen ahalko zaio.

Onuradunen bati esleitutako laguntzaren zenbatekoa murrizten bada dokumentazio osoa ez aurkezteagatik, ez justifikatzeagatik edo epeak edo deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik, soberakina gainerako onuradunen artean proportzionalki banatzen ahalko da.

14. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gehiegizko finantzaketarik gertatzen ez bada.

15. Emandako diru-laguntzen publizitatea egitea. Onuradunek eman zaien diru-laguntzaren publizitate egokia egin beharko dute eta beren komunikabideetan adierazi beharko dute, Sakanako Mankomunitateak laguntzarekin egindako lana dela.

16. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:

a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.

c) Egitasmoa aurkezturik eta diru-laguntza jasorik, egitasmoaren jarduerak gauzatu gabe uztea.

d) Bateraezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.

e) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.

17. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoak aginduko du. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan ezarritakoa izanen da.

18. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira.

19. Auzibidea. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Aministrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.

20. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

Diru-laguntza eskabidea

–Erakunde eskatzailea:

Izena ...................................................................................................

Helbidea .............................................................................................

Herria ..............................................................................., PK ...........

E-posta ...............................................................................................

–Arduraduna:

Izen-deiturak .......................................................................................

–Hedabidearen fitxa teknikoa:

  • Argitalpenaren izena .......................................................................
  • Lege gordailua eta ISSN .................................................................
  • Maiztasuna eta urteko zenbaki kopurua .........................................
  • Harpidetza kopurua edo tirada ........................................................
  • Aleko eta urteko orrialde kopurua ...................................................
  • Emisio orduak astean eta urtean ....................................................
  • Lurralde hedadura ...........................................................................

–Aurreikusitako diru-sarrerak eta gastuak (azalpena eta kopuruak):

  • Diru-sarrerak:
  • Harpidetzak ..................................................................................
  • Publizitatea ..................................................................................
  • Beste erakunde publikoetatik jasotako diru-laguntzak .................
  • Diru-sarrerak guztira ....................................................................
  • Gastuak:
  • Langileen gastuak ........................................................................
  • Funtzionamendu gastuak .............................................................
  • Inbertsio gastuak ..........................................................................
  • Ekoizpen gastuak .........................................................................
  • Zabalkunde gastuak .....................................................................
  • Gastuak guztira ............................................................................

Lekua eta data

 Arduradunaren sinadura eta erakundearen zigilua

Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko; betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak duen jendearentzako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz, 32).

ERROTULUAK EUSKARAZ JARTZEKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA

Oinarriak

1. Oinarrien xedea eta objektua. Oinarri hauen xedea da Sakanako Mankomunitateak errotuluak euskaraz jartzen dituzten establezimendu komertzialei, ostalaritzakoei eta elkarteei diru-laguntzak emateko modua ezartzea.

2. Diru-laguntzaren gaiak eta kontzeptuak. Diruz lagunduko dira errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialen errotulazioa.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 500,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2013ko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48201 (Diru-laguntzak) partidan jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.

a) Euskara hutsean idatzita dagoen errotulua jartzen duenari gastuaren %50 ordainduko zaio. Gehienez 400 euro emanen zaizkio.

b) Euskaraz eta erdaraz idatzita dagoen errotulua jartzen duenari %20 ordainduko zaio. Gehienez ere 200 euro. Betiere elebitasun pizgarriaren irizpidea erabili beharko du; alegia, euskarazko testuak –tamainarengatik, tokiarengatik edo azpimarratuta egoteagatik– lehentasuna izanen du.

c) Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da, deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean betiere.

4. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, iragarkia jarriko da Sakanako Mankomunitateko web orrian eta iragarki oholean, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa.

5. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea 2013ko abenduaren 31 artekoa izanen da.

6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Eskatzaileek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Sakanako Mankomunitateko erregistroan:

a) Eskabide ofiziala beteta.

b) IFKren fotokopia.

c) Fakturaren fotokopia.

d) Errotuluaren argazkia.

e) Aitorpena, administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.

Hori dena zuzenean edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako beste prozeduraren bat erabiliz egin ahal izango da. Hona helbidea:

Sakanako Mankomunitatea.

Uriz, 32.

31830 Lakuntza.

Telefonoa: 948 464840. Faxa: 948 464853.

E-posta: euskara@sakana-mank.com.

7. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Diru-laguntzak kartel edo elementu bakoitzari aplikatuko zaizkio.

Ez dute diru-laguntzarik hartuko bakarrik izen-abizenak edo toponimoak dituzten errotuluek ezta gaizki idatziek edo oker gramatikalak dituztenek.

Sakanako Mankomunitateak itzulpen eta aholkularitza zerbitzua eskainiko die doan errotulua euskaraz jarri nahi dutenei.

8. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

9. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean. Ebazpen hori interesatu guztiei jakinaraziko zaie.

Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eskatzen den egunean hasiko da epea kontatzen. Epe horretan berariazko ebazpenik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko du eskatzaileak.

10. Diru-laguntzaren ordainketa. Diru-laguntzak ordainketa bakarrean pagatuko dira, haiek emateko erabakia hartu ondoren pagatu ere; banku transferentzia eginen da eskatzaileek aderazitako kontu korrontearen zenbakian.

Onuradunen bati esleitutako laguntzaren zenbatekoa murrizten bada dokumentazio osoa ez aurkezteagatik, ez justifikatzeagatik edo epeak edo deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik, soberakina gainerako onuradunen artean proportzionalki banatzen ahalko da.

11. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatu batzuek helburu berberaz emandakoekin, betiere gehiegizko finantzaketarik gertatzen ez bada.

12. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:

a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.

c) Egitasmoa aurkezturik eta diru-laguntza jasorik, egitasmoaren jarduerak gauzatu gabe uztea.

d) Batera ezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.

e) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.

13. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoak aginduko du. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan ezarritakoa izanen da.

14. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira.

15. Auzibidea. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Aministrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.

16. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jaknarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

Eskabidea

Eskatzailearen datuak:

Eskatzailearen izen-abizenak .............................................................

Eskatzailearen NAN ...........................................................................

Elkartearen edo establezimenduaren izena .......................................

Elkartearen edo establezimenduaren IFZ ..........................................

Helbidea .............................................................................................

Posta kodea .......................................................................................

Herria ..................................................................................................

Telefonoa ............................................................................................

E-posta ...............................................................................................

Kontu korrontearen zenbakia .............................................................

Gastuak guztira:

...................... euro

 Data eta sinadura

Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko; betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak duen jendearentzako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz, 32).

SAKANAKO EUSKALGINTZARI ZUZENDUTAKO DIRU-LAGUNTZAK

Oinarriak

1. Oinarrien xedea eta objektua. Oinarri hauen xedea da Sakanako euskalgintzari euskara sustatzeko jarduerak diruz laguntzeko modua arautzea.

2. Diru-laguntzaren gaiak eta kontzeptuak. Diruz lagunduko dira euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko helburua duten egitasmoak zein euskararekiko jarrera hobetzekoa dutenak. Zehazkiago, honako hauek dira diruz lagunduko diren egitasmoak:

a) Ezagupenetik erabilerarako jauzia egitea helburu duten egitasmoak.

b) Euskara ez dakiten euskal herritarrak euskarara hurbiltzea helburu duten egitasmoak.

c) Euskararen ondarea jaso, gorde edota hedatzea helburu duten egitasmoak.

d) Euskararen alderdi desberdinak aztertzea helburu duten jardunaldiak.

e) Euskalgintzan ibilbide oparoa izateagatik nabarmendutako pertsonak edo elkarteak omentzeko egitasmoak.

f) Euskararen familia bidezko transmisioa sendotzea helburu duten egitasmoak.

g) Euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duten egitasmoak.

h) Euskarazko sormen kulturala bultzatzea helburu duten egitasmoak (hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak, antzerki emanaldiak eta tailerrak). Oro har ez dira diruz lagunduko, euskaraz izanik ere, euskararen erabilera sustatzea helburu espezifiko eta nabarmena ez duten egitasmoak.

i) Etorkinen artean euskararen erabilera sustatzea helburu duten egitasmoak.

j) Euskarazko jostailu, joko eta denbora-pasak.

Ez dute diru-laguntzarik jasoko euskararen erabilera sustatzeko eremu zehatzean interesa ez duten jarduerek, ez eta Sakanako Mankomunitatearen beste edozein esparrutan diru-laguntza jaso ahal duten horiek, ez eta, oro har, Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuaren jarduera esparruaren barruan ez daudenek ere.

Deialdi honek 2013. urtean zehar burutuko diren ekintzak hartuko ditu kontuan.

Bestalde, entitatearen ohiko funtzionamenduan eta Sakanan egindako jardueretan sortutako gastuak diruz lagunduko dira; zehazkiago:

a) Material suntsikorra.

b) Webgunearen mantenua.

c) SGAE.

d) Inbertsioak.

Deialdi honetatik kanpo geldituko dira ordezkaritza eta protokolo gastuak (otorduak, opariak...), baita kideen bidaia gastuak ere.

Funtzionamendu gastuetarako diruz lagundutako jardueren aurrekontu osoaren %25 jaso liteke gehienez ere.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 5.000,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2013ko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48201 (Diru-laguntzak) partidan jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.

Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da, deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean betiere.

4. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, iragarkia jarriko da Sakanako Mankomunitateko web orrian eta iragarki oholean, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa.

5. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak egiteko epea 2013ko urtarrilaren letik 2013ko apirilaren 30era arte, egun biak barne, izango da.

6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Deialdi honetako laguntza eskuratzeko eskatzaileek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera:

a) IFKaren fotokopia.

b) Egin nahi den jardueraren gaineko plangintza xehatua.

c) Jarduerari lotutako diru-sarreren eta gastuen gaineko aurrekontua.

d) Aitorpena, administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.

Dokumentazioa Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar da edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluak aurreikusitako edozein lekutan. Hona helbidea:

Sakanako Mankomunitatea.

Uriz 32.

31830 Lakuntza.

Telefonoa: 948 464840. Faxa: 948 464853.

E-posta: euskara@sakana-mank.com.

7. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Honako hauek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak:

–Sakanako euskara taldeek.

–Euskararen normalizazioa helburu duten erakundeek, nahiz eta Sakanakoak izan ez, besteak beste, Sakanan jarduna dutenak.

Jarduera bakoitzak gehienez ere 1.000 euroko aurrekontua izanen du.

Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 3 jardueratarako dirua eska lezake.

8. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

9. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean. Ebazpen hori interesatu guztiei jakinaraziko zaie.

Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eskatzen den egunean hasiko da epea kontatzen. Epe horretan berariazko ebazpenik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko du eskatzaileak.

10. Baloratzeko irizpideak. Euskara Batzordeak eskabideak baloratuko ditu, ohiko saioan, eta honako alderdi hauek izanen ditu kontuan:

a) Jarduerak hizkuntza normalizazioan duen eragina eta efektu biderkatzailea => 35 puntu.

b) Jardueraren kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza maila => 25 puntu.

c) Autofinantzaketa maila => 10 puntu.

d) Entitate eskatzailearen jarraikortasuna eta egonkortasuna => 10 puntu.

e) Beste entitate batzuekin elkarlanean jardutea => 20 puntu.

11. Diru-laguntzaren ordainketa. Emandako diru kopurua bi zatitan ordainduko da: %50, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten den unean, eskatzaileak horretarako zehazten duen kontu korronte zenbakira eginiko banku-trasferentziaren bidez. Gainerako %50, berriz, eginiko jardueren memoria eta kontuak baloratutakoan.

Azken ordainketa egin baino lehenago, urte osoari dagokion kitapena egingo da. Horretarako, Euskara Batzordearen irizpena beharko da.

Onuradunen bati esleitutako laguntzaren zenbatekoa murrizten bada dokumentazio osoa ez aurkezteagatik, ez justifikatzeagatik edo epeak edo deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik, soberakina gainerako onuradunen artean proportzionalki banatzen ahalko da.

12. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gehiegizko finantzaketarik gertatzen ez bada.

13. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:

a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.

c) Egitasmoa aurkezturik eta diru-laguntza jasorik, egitasmoaren jarduerak gauzatu gabe uztea.

d) Batera ezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.

e) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.

14. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoak aginduko du. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan ezarritakoa izanen da.

15. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira.

16. Auzibidea. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Aministrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.

17. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

Eskabidea

–Erakunde eskatzailea:

Izena IFK ............................................................................................

Helbidea .............................................................................................

Herria ..............................................................................., PK ...........

Tel. .................., E-posta ....................................................................

Kontu korrontearen zenbakia .............................................................

–Arduraduna:

Izen-deiturak .......................................................................................

–Jardueraren ezaugarriak:

Jardueraren izenburua .......................................................................

Jarduera noiz ......................................................................................

Jarduera non ......................................................................................

Jarduera nori zuzentzen zaio .............................................................

Jardueraren xedea .............................................................................

Jardueraren programa zehatza (edukia, azpiegiturak eta abar) .................................................................................................................................

–Aurreikusitako diru-sarrerak eta gastuak (azalpena eta kopuruak):

  • Sarrerak:
  • Proiektuaren berezko diru-sarrerak .............................................
  • Udalaren ekarpena ......................................................................
  • Erakunde pribatuen diru-laguntza ................................................
  • Sakanako Mankomunitateari eskatzen zaiona .............................
  • Guztira sarrerak ...........................................................................
  • Gastuak:
  • Guztira gastuak ............................................................................

Lekua eta data

 Arduradunaren sinadura eta erakundearen zigilua

Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko; betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak duen jendearentzako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz, 32).

SAKANAKO IKASTETXEETAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Oinarriak

1. Oinarrien xedea. Oinarri hauen xedea da Sakanako ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko jarduerak diruz laguntzeko modua arautzea.

2. Diru-laguntzaren gaiak. Sakanako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zein ikastetxe horietako guraso elkarteei zuzenduak dira laguntza hauek, A, B eta D ereduko ikasleei bideratutako ekintzetarako, hain zuzen ere. Gurasoentzat antolatutako prestakuntza edota sentsibilizazio saioek ere badute lekua deialdi honetan.

Ikastetxeetako esparru hauetakoren batean euskararen erabilera sustatzeko burutzen diren ekintzak hartuko ditu kontuan deialdi honek:

a) Etxetik eskolarako autobus ibilbideak.

b) Eskolako atari ingurua, sarrera-irteera orduetan.

c) Jolastokiak (jolas orduetan).

d) Ikastetxeko pasabide eta eskailerak, sarrera-irteera zein klase-aldaketa orduetan.

e) Ikasgelak eta ikastetxeko bestelako aretoak (eskolaz kanpoko orduetan).

Euskararen erabilera bultzatzea helburu behinen duten bestelako ekimenak –beste esparru batzuetan gauzatu direnak– eta gurasoei zuzendutako erabileraren inguruko prestakuntza eta sentsibilizazio ekimenak ere diruz laguntzen ahal dira.

Deialdiaren barman daude honako hauek:

a) Musika kontzertuak.

b) Antzerki emanaldiak.

c) Zinema.

d) Erakusketak.

e) Hitzaldiak.

f) Kultur zikloak.

g) Literatur solasaldiak.

h) Ikastaroak.

Ez dira diruz lagunduko:

a) Kirol materiala.

b) Bidaiak (euskararen sustapenaren ikuspuntutik interes berezia dutenak izan ezik).

c) Jarduera gastronomikoak.

d) Festak (ikasturte bukaerakoak, inauteria, Eguberriak...).

Ez dute diru-laguntzarik jasoko euskararen erabilera sustatzeko eremu zehatzean interesa ez duten jarduerek, ez eta Sakanako Mankomunitatearen beste edozein esparrutan diru-laguntza jaso ahal duten horiek, ez eta, oro har, Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuaren jarduketa esparruaren barruan ez daudenek ere.

Deialdi honek 2013. urtean zehar burutuko diren ekintzak hartuko ditu kontuan.

Bestalde, entitatearen ohiko funtzionamenduan eta Sakanan egindako jardueretan sortutako gastuak diruz lagunduko dira; zehazkiago:

a) Material suntsikorra.

b) Webgunearen mantenua.

c) SGAE.

d) Inbertsioak.

Deialdi honetatik kanpo geldituko dira ordezkaritza eta protokolo gastuak (otorduak, opariak...), baita kideen bidaia gastuak ere.

Funtzionamendu gastuetarako diruz lagundutako jardueren aurrekontu osoaren %25 jaso liteke, gehienez ere.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 3.000,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2013ko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48201 (Diru-laguntzak) partidan jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.

Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean banatuko da, deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean betiere.

4. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, iragarkia jarriko da Sakanako Mankomunitateko web orrian eta iragarki oholean, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa.

5. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak egiteko epea 2013ko apirilaren 30era bitartekoa izango da.

6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Deialdi honetako laguntza eskuratzeko ikastetxeak zein guraso elkarteak egin behar dute eskabidea, eranskinean azaltzen den eredua baliatuz.

Eskabide-orriarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) IFKaren fotokopia.

b) Egin nahi den jardueraren gaineko plangintza xehatua.

c) Jarduerak sortutako diru-sarreren eta gastuen gaineko aurrekontua.

d) Aitorpena, administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Aderazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.

Dokumentazioa Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar da edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluak aurreikusitako edozein lekutan. Hona helbidea:

Sakanako Mankomunitatea.

Uriz, 32.

31830 Lakuntza.

Telefonoa: 948 464840. Faxa: 948 464853.

E-posta: euskara@sakana-mank.com.

7. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Honako baldintza hauek betetzen dituztenek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak, baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko direlarik:

–Sakanako ikastetxeek.

–Sakanako ikastetxeetako guraso elkarteek.

Jarduera bakoitzak gehienez ere 500 euroko aurrekontua izanen du.

Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 2 jardueratarako dirua eska lezake.

8. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

9. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean. Ebazpen hori interesatu guztiei jakinaraziko zaie.

Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eskatzen den egunean hasiko da epea kontatzen. Epe horretan ebazpen espresurik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko du eskatzaileak.

10. Baloratzeko irizpideak. Euskara Batzordeak eskabideak baloratuko ditu, ohiko saioan, eta honako alderdi hauek izanen ditu kontuan:

–Jarduerak ikastetxeko hizkuntza normalizazioan duen eragina => 60 puntu.

–Jardueren kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza maila => 40 puntu.

11. Diru-laguntzaren ordainketa. Emandako diru kopurua bi zatitan odainduko da: %50, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten den unean, ikastetxeak edo guraso elkarteak horretarako zehazten duen kontu korronte zenbakira eginiko banku-trasferentzia bidez. Gainerako %50, berriz, eginiko jardueren memoria eta kontuak baloratutakoan.

Onuradunen bati esleitutako laguntzaren zenbatekoa murrizten bada dokumentazio osoa ez aurkezteagatik, ez justifikatzeagatik edo epeak edo deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik, soberakina gainerako onuradunen artean proportzionalki banatzen ahalko da.

12. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gehegizko finantzaketarik gertatzen ez bada.

13. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:

a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.

c) Egitasmoa aurkezturik eta diru-laguntza jasorik, egitasmoaren jarduerak gauzatu gabe uztea.

d) Batera ezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.

e) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.

14. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoak aginduko du. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan ezarritakoa izanen da.

15. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira.

16. Auzibidea. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.

17. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien Epaitegari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

Eskabidea

–Erakunde eskatzailea:

Izena ..........................................................................., IFK ...............

Helbidea .............................................................................................

Herria ..............................................................................., PK ...........

Tel. .................., E-posta ....................................................................

Kontu korrontearen zenbakia .............................................................

–Arduraduna:

Izen-deiturak .......................................................................................

–Jardueraren ezaugarriak:

Jardueraren izenburua .......................................................................

Jarduera noiz ......................................................................................

Jarduera non ......................................................................................

Jarduera nori zuzentzen zaio .............................................................

Jardueraren xedea .............................................................................

Jardueraren programa zehatza (edukia, azpiegiturak eta abar) .................................................................................................................................

–Aurreikusitako diru-sarrerak eta gastuak (azalpena eta kopuruak):

  • Sarrerak.
  • Proiektuaren berezko diru-sarrerak .............................................
  • Udalaren ekarpena ......................................................................
  • Erakunde pribatuen diru-laguntza ................................................
  • Sakanako Mankomunitateari eskatzen zaiona .............................
  • Guztira sarrerak ...........................................................................
  • Gastuak:
  • Guztira gastuak ............................................................................

Lekua eta data

Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko; betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak duen jendearentzako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz 32).

UEUKO UDAKO IKASTAROAK EGIN DITUZTENENDAKO DIRU-LAGUNTZAK

Oinarriak

1. Oinarrien xedea. Oinarri hauen xedea da UEUko udako ikastaroak egin dituzten Sakanako herritarrei diru-laguntza emateko modua arautzea.

2. Diru-laguntzaren gaiak. Diruz lagunduko dira 2013ko udan egindako UEUko ikastaroen matrikula, egoitza (ikasle zein langabetuendako) eta kilometrajea (ikasle zein langabetuendako).

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Xede hauetarako, guztira, 500,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2013ko ekitaldiko aurrekontuetako 4 451 48201 (Diru-laguntzak) partidan jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.

Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da, deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean betiere.

Diru-laguntza jasotzeari begira, lehentasuna emanen zaie langabeei, halako moldez non langabeei egokituko zaien diru-laguntzaren zenbatekoa gainerako eskaitzaileena baino %25 handiagoa izanen baita.

Dena den, diru-laguntzen onuradunek ezin izanen dute 200 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso deialdi bakoitzeko.

4. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, iragarkia jarriko da Sakanako Mankomunitateko web orrian eta iragarki oholean, eta jakinarazpena igorriko zaie diru-laguntzaren hartzaile diren balizko onuradunei. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa.

5. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea 2013ko ekainaren 1etik irailaren 30era bitartekoa izango da. Epe hori luzaezina izanen da.

6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Eskatzaileek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Sakanako Mankomunitateko erregistroan:

a) Eskabide ofiziala beteta.

b) Eskatzailearen nortasun agiriaren kopia.

c) Erroldatze ziurtagiria.

d) UEUk eginiko asistentza ziurtagiria.

e) Matrikularen ordainagiria.

f) Kilometrajearen agiria.

g) Langabeek Gizarte Segurantzak emandako bizitza laborala izeneko agiria aurkeztu ahalko dute, Mankomunitateak, inguruabar horri begira, diru-laguntzaren zenbatekoa kalkula dezan. Ez da langabeziaren txartelaren fotokopia zurtagiritzat onartuko.

h) Aitorpena, administrazio publikoei edo entitate prilbatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Aderazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.

Hori dena zuzenean edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako beste prozeduraren bat erabiliz egin ahal izango da. Hona helbidea:

Sakanako Mankomunitatea.

Uriz, 32.

31830 Lakuntza.

Telefonoa: 948 464840. Faxa: 948 464853.

E-posta: euskara@sakana-mank.com.

7. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Honako baldintza hauek betetzen dituztenek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak, baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko direlarik:

a) Diruz lagundutako ikastaroaren %80an parte hartu duela frogatzea.

b) Sakanan erroldatuta egotea.

c) Sakanako Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea; Mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko.

8. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

9. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena ikusita, hamabost eguneko epean. Ebazpen hori interesatu guztiei jakinaraziko zaie.

Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eskatzen den egunean hasiko da epea kontatzen. Epe horretan ebazpen espresurik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko du eskatzaileak.

10. Diru-laguntzaren ordainketa. Diru-laguntzak ordainketa bakarrean pagatuko dira, haiek emateko erabakia hartu ondoren pagatu ere; banku transferentzia eginen da eskatzaileek adierazitako kontu korrontearen zenbakian.

Onuradunen bati esleitutako laguntzaren zenbatekoa murrizten bada dokumentazio osoa ez aurkezteagatik, ez justifikatzeagatik edo epeak edo deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik, soberakina gainerako onuradunen artean proportzonalki banatzen ahalko da.

11. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gain-finantzaketarik gertatzen ez bada.

12. Diru-laguntzen itzulketa. Onuradunek diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko dute ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:

a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe, onuradunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.

c) Bateraezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.

d) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.

13. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoak aginduko du. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan ezarritakoa izanen da.

14. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira.

15. Auzibidea. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Aministrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.

16. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

Eskabidea

Eskatzailearen datuak:

Izen-abizenak .....................................................................................

NAN ....................................................................................................

Helbidea .............................................................................................

Posta kodea .......................................................................................

Herria ..................................................................................................

Telefonoa ............................................................................................

E-posta ...............................................................................................

Kontu korrontearen zenbakia .............................................................

2013ko UEUko udako ikastaroetan eginiko gastuak:

  • Matrikula ................................................ euro.
  • Kilometrajea ........................................... euro.
  • Egoitza ................................................... euro.

 Data eta sinadura

Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko; betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak duen jendearentzako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz, 32).

Iragarkiaren kodea: L1305888