94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ondoko aldaketa onestea 2012ko udal aurrekontuan,8.600 euro egiten duena kontu-sail hauetan banatuak:

KONTU-SAILA

DESKRIBAPENA

ZENBATEKOA

Goititzea

1 611 3420310

kontu korronteko Interesak, zorpekoak eta diruzaintzako kreditua

3.900,00

Goititzea

1 312 43000

Zahar etxearen kudeaketarako transferentzia

2.000,00

Goititzea

1 611 48000

Aseguruen frankiziarako transferentzia

2.700,00

Beheititua

1 423 48200

Gurutze Gorriarendako diru-laguntza

3.200,00

Beheititua

1 452 62000

Inbertsioa kirol instalazioetan

5.400,00

Alesbesen, 2013ko maiatzaren 13an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1306971