94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2013ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, aho batez, hasiera batean onetsi zuen herrilurretako lur puska baten desafektazioa; 37.049 m²-ko azalera du, nonbait hor, eta 10. poligonoko 138, 142, 143 eta 144. lurzatietan dago; xedea da gero haren erabilera lagatzea Pablo López Aguirreri, hegaztitegi bat paratzeko.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatuarekin bat, hilabeteko jendaurreko aldia izanen da, interesdunen espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Valtierran, 2013ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1306984