94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

953/2013 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 189/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako 576/2012 epaia behin-behinekoz betez, Íñigo Garbayo Ágreda jauna Musika espezialitatean (gaztelania) hautatutako izangaien zerrendan sartzen da, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdian. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 14an emandako 2470/2009 Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen. Besteak beste, Musika (gaztelaniaz) espezialitatea sartu zen deialdian. Prozedura horren barnean, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 14ko 1860/2010 Ebazpenaren bidez, lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko baremazioa onetsi zen eta, hartan, Íñigo Garbayo Ágreda jaunak 5,7832 puntu lortu zituen lehiaketaldian. Interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen ekainaren 14ko 1860/2010 Ebazpenaren aurka aurkeztutako erreklamazioa administrazio isiltasunaren bidez ezetsi izanaren aurka, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak baietsi egin du, administrazioarekiko 189/2011 auzi-errekurtsoan emandako 576/2012 epaiaren bidez.

2013ko apirilaren 9ko autoaren bidez, erabaki da epai hori behin-behinekoz betetzea.

Epaiaren epaitzak eskubidea aitortzen dio errekurtsoaren egileari hezkuntza proiektu baten koordinatzaile gisa izandako parte-hartzea baloratzeko.

Íñigo Garbayo Ágreda jaunak hautapen prozeduran lortu zuen puntuazioa honako hau izan zen: 6,7120 puntu oposizioaldian eta 5,7832 puntu lehiaketaldian, guztira 6,3405 puntu. Horrek ekarri zuen aldi baterako kontrataziorako izangaien lehentasunezko zerrendan sartzea, hau da, oposizioaldiko proba gainditu arren hautapen prozedura gainditu ez zutenen zerrendan. Epaia behin-behinekoz betez, bidezkoa da aipatutako merezimendua baloratzea izangaiari lehiaketaldian eta, hala, lehiaketaldiko azken puntuazioan 6,2832 puntu ematea, eta guztira 6,5405 puntu. Horrenbestez, bidezkoa da Íñigo Garbayo Ágreda jauna Musika (gaztelaniaz) espezialitatean hautatutako izangaien zerrendan sartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdian. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez.

Halaber, deialdiaren hamaikagarren oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezkoa da praktiketako funtzionario izendatzea, 2013ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Horrek esan nahi du praktikaldia 2013-2014 ikasturtean egin beharko duela, eginen den jendaurreko ekitaldian aukeratzen duen destinoan, gainditutako probei dagozkien kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan edo, hala denean, pareko espezialitateetan dauden lanpostu hutsetan edo aldi baterako ordezkapenetan. Praktikaldia gaindituz gero, karrerako funtzionario izendatuko da, 2011ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, bere egoera Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozedura gainditu zuten gainerako izangaien egoerarekin parekatzeko.

Bestalde, kontuan hartu behar da Auzitegi Gorenak berak ezarritako doktrina, besteak beste 613/2005 kasazio-errekurtsoan 2009ko maiatzaren 11n emandako epaia; horren arabera, hautapen prozedurak berrikusten dituzten epai judizialek, denboran asko luzatu eta errekurtsogilearen egoera juridikoa onartu edo berrezartzen dutenek, aldeen artean soilik sortzen dituzte ondorioak, eta ez dute zertan automatikoki ukitu hautapen prozedura ebatzi ondoren hautatu eta karrerako funtzionario izendatu ziren izangaiak. Bidezkoa da kasu horietan kontuan hartzea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 106. artikulua; horren arabera, berrikusteko ahalmenak ezin izanen dira erabili, baldin eta ekintzen preskripzioa, igarotako denbora edo beste egoera batzuk direla-eta, ekitatearen, fede onaren, partikularren eskubidearen edo legeen kontra jotzen badute.

Kasu honetan, eta behin-behineko betearazpena izanik, aplikatzekotzat jotzen dira lerroaldean aipatutako jurisprudentziaren eta arauen doktrina, eta Ana Martín Nogueras andreari funtzionario izaera mantentzen zaio, Administrazioak jarritako kasazio-errekurtsoari buruz behar dena erabaki arte.

Behin-behineko betearazpen honen beste ondorio bat da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetatik kendu egin behar dela Íñigo Garbayo Ágreda jauna, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 8ko 60/2009 Foru Aginduaren 14. atala aplikatuta.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 15/2011 Ebazpenak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 189/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako 576/2012 epaia behin-behinekoz betetzea eta, horrenbestez:

A) Íñigo Garbayo Ágreda jauna Musika (gaztelaniaz) espezialitatean hautatutako izangaien zerrendan sartzea behin-behinekoz, eta 6,5405 puntu esleitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdian. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez.

B) Íñigo Garbayo Ágreda jauna praktiketako funtzionario izendatzea behin-behinekoz, 2013ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta adieraztea praktikaldia 2013-2014 ikasturtean egin beharko duela, eginen den jendaurreko ekitaldian aukeratzen duen destinoan, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko lanpostu hutsetan edo aldi baterako ordezkapenetan, betiere Musika (gaztelaniaz) espezialitatean edo, hala denean, pareko espezialitateetan.

Praktikaldia gaindituz gero, karrerako funtzionario izendatuko da, 2011ko irailaren 1eko ondorioekin, horrela bere egoera pareka dadin Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozedura gainditu zuten gainerako izangaien egoerarekin.

C) Behin-behineko betearazpen honen beste ondorio bat da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetatik kendu egin behar dela Íñigo Garbayo Ágreda jauna, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 8ko 60/2009 Foru Aginduaren 14. atala aplikatuta.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileen Kontrataziorako Atalari eta Deialdien Atalari, Langileriaren Plantillarako Bulegoari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, praktikaldiko ebaluazio batzordeari, MUFACEri, Íñigo Garbayo Ágreda, Miguel Ángel García Sancho eta Ana Martín Nogueras jaun-andreei, behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 6an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1306848