94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan

Kreditu berezia:

DIRU-SARRERAK:

1.780 kontu-saila.–Feader diru-laguntza eta Nafarroako Gobernuarena. Zenbatekoa: 88.000,00 euro.

870 kontu-saila.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 65.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 153.000,00 euro.

GASTUAK:

1.432.60111 kontu-saila.–Iturriko zubia zaharberritzeko obra, Linares errekaren gainean. Zenbatekoa: 153.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 153.000,00 euro.

Torres del Rion, 2013ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1307020