94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2013ko ekitaldirako aldaketa, ordenantzetako tasa eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

2013ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 18koan, argitara eman zen Udalaren ordenantza fiskaletan eta prezio publikoen gaineko arauetan 2013rako egin aldaketaren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea buruturik, inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, eta honen ondotik argitaratzen da testu osoa.

2013ko tasa

–Zerbitzua erabilgarri edukitzea eta horren mantentze lanak: 9,00 euro.

–Etxeko erabilerarako hornidura/m³: 0,67 euro.

–Industriako erabilerarako hornidura/m³: 0,80 euro.

–Igerilekurako edo ureztapenerako hornidura/m³: 1,07 euro.

–Horniduraren hargunea paratzea:

  • Etxebizitza: 24,46 euro.
  • Industria:
  • Hazbete bateraino, hura ere barne: 183,30 euro.
  • 2,5 hazbeteraino, hura ere barne: 238,40 euro.
  • Gainerakoak: 292,38 euro.

–Suteetarako ahoa paratzea:

  • Hazbete bateraino, hura ere barne: 183,30 euro.
  • 2,5 hazbeteraino, hura ere barne: 238,40 euro.
  • Gainerakoak: 292,38 euro.

Zangozan, 2013ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1307035