94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Ordenantza fiskala, Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2012ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zangozan, 2013ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1307034