94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

809/2013 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2012ko urriaren 8ko 580. epaia betearazten duena. Epaia Rosa María Garrido Díaz andreak sustatutako 161/2011 prozedura arruntaren ondoriozkoa da.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 14an emandako 2470/2009 Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen. Besteak beste, Hezkuntza Orientabidea (gaztelaniaz) espezialitatea sartu zen deialdian. Prozedura horren barnean, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 14ko 1860/2010 Ebazpenaren bidez, lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioak onetsi ziren eta, haietan, Rosa María Garrido Díaz izangai andreak 9,0583 puntu lortu zituen. Interesdunak, balorazio horren kontrako gora jotzeko errekurtsoaren ezespenaren aurrean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen, eta baietsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, administrazioarekiko 161/2011 errekurtsoan 2012ko urriaren 8an emandako 580/2012 epaiaren bidez.

Epai hori irmo bihurtu zen 2013ko martxoaren 8an.

Epaia betez, ikastaro hori baloratu egiten da, eta, hortaz, lehiaketaldiko puntuazioa 9,3583 puntukoa da, eta, oposizioaldikoa, berriz, 6,34 puntukoa. Horrek dakar Rosa María Garrido Díaz andrearen puntuazioa, guztira, 7,5473 puntukoa dela oposizio-lehiaketan.

Horrenbestez, bidezkoa da Rosa María Garrido Díaz andrea Hezkuntza Orientabidea (gaztelaniaz) espezialitatean hautatutako izangaien zerrendan sartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko hautapen prozeduraren deialdian. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez.

Halaber, deialdiaren hamaikagarren oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezkoa da praktiketako funtzionario izendatzea, 2013ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Horrek esan nahi du praktikaldia 2013-2014 ikasturtean egin beharko duela, eginen den jendaurreko ekitaldian aukeratzen duen destinoan, gainditutako probei dagozkien kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan edo, hala denean, pareko espezialitateetan dauden lanpostu hutsetan edo aldi baterako ordezkapenetan. Praktikaldia gaindituz gero, karrerako funtzionario izendatuko da, 2011ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, bere egoera Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozedura gainditu zuten gainerako izangaien egoerarekin parekatzeko.

Bestalde, kontuan hartu behar da Auzitegi Gorenak berak ezarritako doktrina, besteak beste 613/2005 kasazio-errekurtsoan 2009ko maiatzaren 11n emandako epaia; horren arabera, hautapen prozedurak berrikusten dituzten epai judizialek, denboran asko luzatu eta errekurtsogilearen egoera juridikoa onartu edo berrezartzen dutenek, aldeen artean soilik sortzen dituzte ondorioak, eta ez dute zertan automatikoki ukitu hautapen prozedura ebatzi ondoren hautatu eta karrerako funtzionario izendatu ziren izangaiak. Bidezkoa da kasu horietan kontuan hartzea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 106. artikulua; horren arabera, berrikusteko ahalmenak ezin izanen dira erabili, baldin eta ekintzen preskripzioa, igarotako denbora edo beste egoera batzuk direla-eta, ekitatearen, fede onaren, partikularren eskubidearen edo legeen kontra jotzen badute.

Kasu honetan, uste da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 106. artikulua aplikatzeko inguruabarrak betetzen direla, Auzitegi Gorenak 613/2005 kasazio-errekurtsoan 2009ko maiatzaren 11n emandako epaiaren ildotik, eta, horrenbestez, Zuzenbidearekin bat heldu dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2012ko urriaren 8an emandako 580/2012 epaia betetzea, hau da, Rosa María Garrido Díaz andreari (epaiak eskubideak ematen dizkio izangai horri) lanpostu bat esleitzeak ez duela ekarri behar María Dolores González Arbeloa andreari lanpostua kentzea.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 3an emandako 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hertsiki betetzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak urriaren 8an, Rosa María Garrido Díaz andreak sustatutako 161/2011 prozedura arruntaren ondorioz, emandako 580/2012 epaia eta, horrenbestez:

A) Rosa María Garrido Díaz andrea Hezkuntza Orientabidea (gaztelaniaz) espezialitatean hautatutako izangaien zerrendan sartzea eta 7,5473 puntu esleitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdiko oposizio-lehiaketan. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez.

B) Rosa María Garrido Díaz andrea praktiketako funtzionario izendatzea, 2013ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta adieraztea praktikaldia 2013-2014 ikasturtean egin beharko duela, eginen den jendaurreko ekitaldian aukeratzen duen destinoan, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko lanpostu hutsetan edo aldi baterako ordezkapenetan, betiere Hezkuntza Orientabidea (gaztelaniaz) espezialitatean edo, hala denean, pareko espezialitateetan.

Praktikaldia gaindituz gero, karrerako funtzionario izendatuko da, 2011ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, bere egoera Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozedura gainditu zuten gainerako izangaien egoerarekin parekatzeko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileen Kontrataziorako Atalera, Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalera eta Deialdien Atalera, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Rosa María Garrido Díaz andreari eta María Dolores González Arbeloa andreari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko apirilaren 19an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1306067