94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Epatzea administrazioarekiko 131/2013 auzi-errekurtsoan

Administrazioarekiko Auzien Bigarren Epaitegiko idazkariak idazkia igorri du 2013ko apirilaren 19an, hau jakinarazten duena: administrazioarekiko 131/2013 auzi-errekurtsoa, Mercantil Balneario de Elgorriaga, S.L. enpresak paratua, Elgorriagako Udalaren 2/2013 eta 4/2013 ebazpenen kontra; haien bidez jarduera sailkaturako lizentzia eta obra lizentzia eman zaizkie Kepa Leiza Miqueori eta Iciar Baleztena Santestebani, jarduera honetarako: hegaztiak ugaltzeko ustiategia eta hegaztiak ugaltzeko ustiategirako bi naberen eraikuntza. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatuarekin bat, iragarki honen bidez idazkia helarazten zaie espedientean interesaturik daudenei eta epatzen dira autoetan ager eta aurkez daitezen auzitaratu gisa, bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Bigarren Epaitegian. Aditzera ematen zaie beren eskubideen defentsan erabili nahi dituzten froga guztiak ekarri beharko dituztela, eta ohartarazten zaie hala egin ezean egintzak beraiek gabe izanen duela segida.

Argitara ematen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Elgorriagan, 2013ko maiatzaren 13an.–Alkatea, José Ignacio Olázar Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L1307008