94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Informazio batzordeen burutzen eskuordetzea

Udaleko alkateak 286/2013 Ebazpena eman du. Hona hemen testua:

“Alkate berria eta bi zinegotzi berri hautatu ondoan, 2013ko martxoaren 19an egin osoko bilkuran, eta informazio batzorde iraunkor berria sortzeko proposaturik, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125 y 38.d) artikuluetan xedatuari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1.–Udal honetan eraturiko informazio batzordeetako egiazko burutza ondoko zinegotzi hauen eskutan uztea:

BATZORDEA

BURUA

Herritarren Partaidetza, Gardentasuna eta Teknologia Berriak

Eva M.ª González Fernández

Hezkuntza, Kultura, Euskara, Bestak eta Kontzejuak

Joseba Orduña Navarro

Gizarte Gaiak, Osasuna, Berdintasuna eta Inmigrazioa

Eva M.ª González Fernández

Industria, Merkataritza eta Enplegua

Mikel Echarte Azcárate

2.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten.

3.–Aipatu eskuordetzeen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean ikusgai jartzea.

4.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

5.–Eskuordetzeek indarra hartuko dute ebazpen honen biharamunean.”

Sarrigurenen (Eguesibar), 2013ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1307037