94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2013ko aurrekontuan egin 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erabaki diren kreditu bereziak:

1. aldaketa espedientea

Aurrekontuaren 1-751-62201 kontu-saila: Erretiratuen etxea ostatutako egokitzea. Zenbat diru zuen: 0,00 euro. Kreditu berezia: 15.000,00 euro. Emaitza, guztira: 15.000,00 euro.

Finantzaketa:

1 870 kontu-saila.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 15.000,00 euro.

Donezteben, 2013ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L1306997