94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Burlatako Udaleko Kultur eta Jaietako Patronatua. Burlatako kultur entitateendako laguntzak, arte eta kultur jarduerak egiteko 2013an

Burlatako Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzari jarraikiz (2012ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 4an), kultura entitateei diru-laguntzak emateko deialdia iragartzen da, 2013ko ekitaldirako.

1.–Xedea.

Deialdiaren xedea da diruz laguntzea dantzarekin, musikarekin, antzerkiarekin, arte plastikoekin, bestekin eta ospakizun tradizionalekin lotura duten kultur jarduerak, baita Burlatako udalerrian egiten diren kultur edo arte gisako antzeko jarduerak ere.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira honako hauek:

–Aperitiboak, txokolatadak, bazkariak eta antzeko jarduerak.

–Kanpaldiak, egonaldiak eta bidaiak.

Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kredituak baimentzen dira, 4513-48201 kontu-sailean esleituta daudenak (diru-laguntzak emateko ohiko deialdia). Deialdia burutzeko aurrekontuan diru-izendapen aski izan beharko da beti.

2.–Betebeharrak.

Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irabazi-asmorik gabeko elkartea izatea.

b) 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako elkartea izatea.

c) Helbide soziala eta fiskala Burlatan izatea.

d) Ezin izanen zaie diru-laguntzarik eman Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako kasuren batean dauden entitateei.

3.–Aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Oinarriak Kultur Etxean jasotzen ahalko dira, Patronatuko Batzordean onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Hortik aurrera, Udalaren web orrian ere (www.burlata.es) egonen dira interesdunen eskura.

Burlatako Udaleko Kultur eta Jaietako Patronatuko kideei ohiko bideei jarraituz emanen zaie informazioa.

3.2. Eskaerak bi epetan aurkez daitezke:

Lehenbiziko epea: ekainaren 28a arte, ostirala.

Bigarren epea: urriaren 31 arte, osteguna.

3.3. Eskaerak Burlatako Kultur Etxean aurkeztuko dira (Bentetako Ingurubidea, 1).

4.–Agiriak.

4.1. Laguntza eskaerak deialdi honetako I. eranskinean bildutako eskaera ereduaren arabera aurkeztu beharko dira.

4.2. Eskabidearekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira:

4.2.a) Estatutuen ale bat. Aurreko deialdietan parte hartu bada ez da beharrezkoa izanen, estatutuak aldatu dituztenen kasuan izan ezik.

4.2.b) Elkartearen IFKren fotokopia.

4.2.c) Programa zehatza eta aurrekontua, eginen diren jardueren arabera banatua, deialdi honetako II. eranskinean bildutako eskaera ereduaren arabera. Fitxaren atal guztiak bete beharko dira.

4.2.d) Entitateko ordezkariaren egiaztagiria, beste entitate publiko edo pribatu batzuei, jarduera garatzeko, eskatu zaizkien diru-laguntzen zerrenda dakarrena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.

4.3. Eskatu diren datuak laguntza eskaeran jasotzen ez badira, hamar eguneko epea emanen da horiek zuzentzeko. Halaber, ohartaraziko da horrela egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko dela.

5.–Batzordea eta balorazio irizpideak.

5.1. Balorazio Batzordea osatuko da Burlatako Udaleko alkateak ezarritako irizpideei jarraikiz, edo Udaleko Kultur eta Jaietako Patronatuko buruak ezarritakoari, eginkizun hori haren esku utzi bada, Diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren 5. artikuluan ezarritakoarekin bat. Honako kide hauek osatuko dute: Patronatuko Batzordeko bost kide, zinegotzien ordezkari diren bi kide, bizilagunen ordezkari diren bi kide, baita Batzordeko burua edo hark eskuordetzen duen pertsona. Batzordean parte hartzen duten kideak txandan aritzea erraztuko da deialdietan. Ezin dute parte hartu batzordean deialdira aurkezten diren entitateetako kideek. Kultur eta Jaietako Udal Patronatuko kudeatzaileak ere batzordean parte hartuko du, hizpidea izanik baina botorik ez.

Patronatuko batzordekideei balorazio batzordeko bilkuren deiadiaren berri emanen zaie, bertara joan daitezen, hizpidea izanik baina botorik ez.

5.2. Batzordeak honako hauek izanen ditu kontuan:

–Elkartearen ibilbidea eta azken bost urteetan egindako jarduerak (15 puntu).

–Programaren kalitatea (25 puntu).

–Xedeen eta proposatutako jardueren arteko koherentzia (10 puntu).

–Jarduerak herritarrengan izanen duen eragina (15 puntu).

–Programaren bideragarritasun ekonomikoa (15 puntu).

–Autofinantzatzeko gaitasuna (10 puntu).

–Publizitatea (10 puntu).

5.3. Nahitaezkoa izanen da II. eranskinean bildutako fitxen atal guztiak betetzea, jasotako eskaerak baloratu ahal izateko.

6.–Diru-laguntzen zenbatekoa ematea.

Emandako diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa jardueraren aurrekontuaren zatia izanen da beti eta ez du kostuen %75a gaindituko. Jarduera bati emandako diru-laguntza publikoen edo ekarpen pribatuen zenbatekoa ez da aurrekontu onetsiaren %100 baino gehiago izanen; bertzelakoetan, deialdi honen bitartez ematen den diru-laguntza murriztuko da, aurrekontu horretara doitzeko behar den zenbatekoaren arabera.

7.–Diru-laguntzen ordainketa.

7.1. Esleitutako diru-laguntzak ordainduko dira proiektua bukatu eta deialdiaren 8. atalean aurreikusi den moduan justifikatu ondoren.

7.2. Ekitaldi ekonomiko zehatz baten kontura diru-laguntza bat jasotzeak ez dakar inolako eskubiderik, hurrengo urteetan diru-laguntzak jasotzeko.

7.3. Diru-laguntzaren kontzesioa jakinarazita, elkarteak hamabost eguneko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, uko egiten ez badio –espresuki eta idatziz–, ulertuko da diru-laguntza onartzen duela eta proiektatutako jarduera egiteko konpromisoa hartzen duela.

8.–Jarduerak justifikatzea.

8.1. Elkarteek Kultur Etxearen bulegoetan aurkeztu beharko dituzte agiriak, 2013ko azaroaren 22ko 14:00ak baino lehenago. Jarduera data horren ondoren egiten bada, aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 15ean bukatuko da. Hona hemen dokumentazioa:

–Jardueraren memoria, III. eranskinean dagoen justifikazio ereduaren arabera.

–Jardueraren berri emateko erabili diren euskarri guztien ale bat.

–Behar diren fakturak, baita egin diren gastuen ordainagiriak ere. Fakturetan honako hau zehaztu beharko da: ordaintzen duen entitatea, gastuaren data, kontzeptua, zenbatekoa eta enpresaren izena (NANa edo IFK), zigilua eta luzatzen duenaren sinadura. (Fakturazio betebeharrak arautzen dituen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuari jarraikiz).

–Faktura horien ordainagiriak, ordurako jasotako diru-laguntzari dagokion zenbatekoan. Gainerako ordainagiriak, espedientean sartzeko, 15 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, Udalak entitateari emandako diru-laguntzaren 2. epea ordaintzen dionetik hasita.

8.2. Diruz lagundutako jarduera egiten ez bada edo aurreko ataletan ezarritako agiriekin eta adierazitako epeetan justifikatzen ez bada, emandako diru-laguntza automatikoki galduko da, eta lehenengo epean ordaindutako zenbatekoa itzuli beharko da.

Onetsitako programaren aurrekontuaren gastu guztia justifikatu behar da. Programa osorik egiten ez bada, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztuko da, benetan egin denaren zati proportzionalean.

9.–Onuradunen bertze betebehar batzuk.

9.1. Diruz lagundutako jardueran gertatzen den edozein gorabeheraren berri ematea idatziz, hura gertatzen den unean bertan.

9.2. Burlatako Udaleko Kultur eta Jaietako Patronatuaren laguntza aipatzea agirietan eta publizitate inprimatuan eta, behar denean, Burlatako Kultur Etxearena, horretarako emanen diren logotipoak paratuz.

Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak urratzeak laguntza deuseztatzea ekarriko du edo, dagokionean, justifikatu ez denari lotutako zatia kentzea. Horrek ekartzen ahal du hasiera batean jasotako zenbatekoaren itzulketa edo diru-laguntzaren bigarren zatiaren murrizketa.

Deialdi honetan parte hartzeak haren oinarriak onartzea dakar berarekin.

Burlatan, 2013ko maiatzaren 6an.–Patronatuko burua, Juan Carlos González Muñoz.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Burlatako kultur elkarteendako laguntzak, 2013an arte eta kultur jarduerak egiteko

Izena: ................................................; NAN/IFZ ......................; bizitokia: ........................; karrika: ...............; posta kodea: ..............; telefonoa: ....................; helbide elektronikoa............................; bere izenean edo ............................. ordezkatuz (behar ez dena ezabatu) NAN/IFZ: .........., bizitokia: .......................; karrika: .......................................; posta kodea .............; helbide elektronikoa ..........................; telefonoa ............................; faxa ...........;

Kultur eta arte jarduerei diru-laguntzak emateko deialdia, 2013rako.

Oinarri erregulatzaileetan ezarritakoaren arabera:

Aditzera ematen dut ez nagoela sartuta Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorraren 7. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.

Baimena ematen diot Udalari eskatzailearen datuak emateko entitateei, erakundeei edo partikularrei, baldin eta haien eskumenek lotura badute deialdiaren xedearekin (SGAE,...)

Agiri hauek aurkeztu ditut (X bat jarri).

Jardueraren fitxa (programa eta finantzaketa plana, oinarrietako 4.2.c puntuaren arabera, II. eranskina)

Oinarrietako 4.2.a), 4.2.b), eta 4.2 d) puntuetan eskatutako egiaztagiriak.

Transferentzia egiteko kontu korrontearen zenbakia.

ESKATZEN DUT:

–Erantsitako agirietako jarduerei dagokien diru-laguntza ematea.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Sinadura data

II. ERANSKINA

Jardueraren fitxa

(Diru-laguntza zein jardueratarako eskatzen den, horren fitxa bat bete beharko da).

Entitate antolatzailea:

Sorrera urtea:

Kide kopurua, 2013an:

Kide kopurua, 2011n:

Kide kopurua, 2012an:

Jardueraren izenburua:

Jarduera egiteko arrazoien inguruko azalpen laburra:

Jardueraren azalpena:

Jardueraren xedeak:

Jarduera nori zuzentzen zaion (jarduera zenbat pertsonarengana iritsiko den kalkulatzea, modu errealista eta zuhurrean).

Noiz eginen den:

Tokia:

Jarduera hedatzea (zehaztea zein publizitate mota eginen den eta teknologia berrietarako erabiliko den eta, hala bada, zeinetarako).

Finantzaketa plana.

GASTUAK:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

GASTUAK, GUZTIRA

DIRU-SARRERAK:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

GASTUAK, GUZTIRA

Sinadura data

III. ERANSKINA

Kultur jarduerak egiteko diru-laguntza justifikatzea

Jardueren memoria, diru-sarreren eta gastuen lapurpena eta balantzea dituena.

JARDUERA

DATA, ORDUA ETA EGITEKO TOKIA:

PARTE-HARTZAILE KOPURUA:

Jardueraren gastuak:

HORNITZAILEA

IFZ

KONTZEPTUA

FAKTURA ZK.

JAULKIPEN EGUNA

ZENBATEKOA

Jardueraren diru-sarrerak:

ENTITATE FINANTZATZAILEA

ZENBATEKOA

Jardueraren balorazioa.

Sinadura data

Iragarkiaren kodea: L1306568