94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun azterlana Iruñalde, 8an. Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2013ko apirilaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Berriozarko Iruñalde karrikako 8an igogailua paratzeko xehetasun azterlana, eraikin horretako jabeen elkarteak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, 2013ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Xabier Lasa.

Iragarkiaren kodea: L1307041