94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

2013ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an, Udalaren ordenantza fiskal hauetan egindako aldaketaren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez haren kontrako erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da.

Aldatutako testua argitara ematen da:

–Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskina, P letra gehituz. Fatxadetan publizitate elementuak paratzeagatik, metro karratu bakoitzeko, egunean: 1,00 euro.

–Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskina, Q letra gehituz. Zabor edo obra-hondakinen edukiontzia eremu publikoan paratzeagatik, bakoitzeko, egunean: 0,40 euro.

–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza, 6. artikuluari c) letra gehituta, testu hau duena: Fotokopia bakoitzagatik: 0,20 euro.

Agoitzen, 2013ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1306943