94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

51/2013 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, Cristina Pascal Fernández andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Laneko Segurtasun eta Higienerako eta Prestakuntzarako Zerbitzuko buru izendatzen duena.

Uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta bere estatutuak onetsi ziren. Estatutu horien 20. artikuluak ezartzen du zerbitzuburuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerbitzuburuentzat ezarritako baldintza beretan izendatu eta kenduko direla kargutik.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen du ezen erakundeko zerbitzuetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasuneko kontseilariaren foru agindu bidez eginen dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztutako proposamena ikusirik,

AGINDU DUT:

1. Cristina Pascal Fernández andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Laneko Segurtasun eta Higienerako eta Prestakuntzarako Zerbitzuko buru izendatzea.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari eta Giza Baliabideen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 7an.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1306780