94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Ingurumen baimen integratuaren eskaera, Saiona S.C.L.k egina.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 22. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Espedientea: 0001-0038-2013-000006.

Titularra: Saiona, Sociedad Cooperativa Limitada.

Jarduera: esne-hautsa ekoizteko planta.

Tokia: La Serna industrialdea, 1. sektorea, 4-8 eta 4-9 lurzatia.

Udalerria: Tutera.

Iruñean, 2013ko apirilaren 22an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1306124