94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

307/2013 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iruñeko “Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitzan, 2013-2014 ikasturtean, ikasle egoiliarrentzako plazak betetzeko deialdiaren oinarriak eta ikasle horiek onartzeko baremoa onesten dituena.

Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiak horretarako emandako txosten batean adierazten da 1987. urtetik deialdia egiten dela Iruñeko “Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitzan ikasle egoiliarrentzako plazak betetzeko, ikasturtean ikasketa arautuak egitera Iruñera joan behar duten ikasleentzat.

Halaber, txosten berean adierazten da aipatu deialdian unibertsitateko eta irakaskuntza ertainetako ikasleak aurkezten ahal direla, ohiko bizilekuaren herrian egin ezin diren ikasketa arautuetan segitzeko Iruñera joan behar baldin badute.

Bestetik, Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiak adierazi du ezen plaza eskatzen duten guztiei aukera berdintasunaren printzipio konstituzionala aplikatzeko, egokia dela aurkezten diren eskatzaile guztiei puntuak emateko baremoa onestea, eskaintzen diren 45 plaza baino eskaera gehiago dauden kasurako. Baremo hori espedientean jasotzen da.

Azkenik, Gazteriaren Zuzendariordetzaren Nagusiaren txostenean adierazten da deialdi honen ondorioz ikasle egoiliarra izateko plaza lortzen dutenek Iruñeko “Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitzaren kontuan ordaindu behar dituztela oinarrietan ezartzen diren hilabeteko kopuruak. Orobat, men egin behar diete egoitzako barne funtzionamendurako erregelamenduari eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko arduradunek ematen dituzten jarraibideei.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 2ko 36/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz (otsailaren 13ko 16/2013 Foru Dekretuak aldatu zuen foru dekretu hori),

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Iruñeko “Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitzan, 2013-2014 ikasturtean, ikasle egoiliarrentzako plazak betetzeko deialdiaren oinarriak onestea, ebazpen honi atxikitako eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

2. Plaza eskatzen duten guztiei aplikatu beharreko baremoa onestea, eskaintzen diren 45 plaza baino eskaera gehiago dauden kasurako.

3. Oinarriak eta baremoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari, Gazteriaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Gazteriaren Etxeen eta Azpiegituren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 13an.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Pruden Indurain Larraya.

Gizarte Politiketako Departamentuko Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Iruñeko “Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitzan, 2013-2014 ikasturtean, ikasle egoiliarrentzako plazak betetzeko deialdiaren oinarriak

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Iruñeko “Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitzan, 2013-2014 ikasturtean, ikasle egoiliarrentzako plazak betetzea.

2.–Zentroa.

“Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitza, 31005 Iruña (Nafarroa), Goroabe kalea, 36.

3.–Eskaerak.

3.1. 45 plaza eskaintzen dira.

3.2. Hauexek eskatzen ahal dute egoiliar plaza: 2012-2013 ikasturtean egoiliar plaza izan zutenek, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza arautuak egin behar dituzten 26 urtetik beherako ikasleek eta unibertsitateko ikasketak Iruñeko ikastetxe ofizial batean egin behar dituztenek.

4.–Eskaera eta agiriak aurkeztea.

Eskaerak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren erregistroan aurkez daitezke (Emilio Arrieta kalea, 25, 31002 Iruña), deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, I. eranskinean agertzen den ereduari jarraikiz. Posta ziurtatuaren bidez ere igortzen ahal dira, atzeko aldean hauxe jarriz: “Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Iruñeko Printzearen Gotorlekua gazteen egoitzako ikasle egoiliarrentzako plazen deialdia”. Eskaerak balio dezan, postako funtzionario batek sinatu eta zigilatu behar du, gutun-azala itxi aurretik, eta horren berri emanen da, eskaerak aurkezteko epearen barrenean, “Printzearen Gotorlekua” egoitzara bidalitako fax edo telegrama baten bidez (Goroabe kalea 36, 31005 - Iruña - Faxa: 948 29 05 40).

5.–Aurkeztu beharreko agiriak.

5.1. Eskabideei agiri hauek erantsiko zaizkie:

Onartua izateko eskabidea.

NANaren fotokopia (eskatzaile berriak).

Karneterako argazki bat.

2012-2013 ikasturteko kalifikazioen ziurtagiria.

Egoiliar plaza lehenbiziko aldiz eskuratu nahi duten ikasleek 2011-2012 ikasturteko kalifikazioen ziurtagiria ere aurkeztu behar dute.

Bestelako agiriak, eskatzaileak eskaerari laguntzeko egokitzat jotzen dituenak.

5.2. Dokumentazio osagarria.

Irailaren 15a baino lehen eskatzaileak egin beharreko ikasketei dagokien matrikularen jatorrizkoa eta fotokopia aurkeztu beharko dira, 3.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

5.3. Agiriren bat falta bada, hamar egun naturaleko epea emanen da akatsa zuzentzeko, interesdunari jakinarazi eta biharamunetik hasita.

6.–Balorazioa.

6.1. Batzorde batek aurkeztu diren eskaerak aztertu eta proposamen bat bidaliko dio Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari. Batzordea hauexek osatuko dute: Gazteriaren zuzendariorde nagusiak, Plangintzaren eta Gazteriaren Behatokiaren Ataleko buruak eta Gazteriaren Etxeen eta Azpiegituren Bulegoko buruak (“Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitzako arduraduna ere badenak).

6.2. Batzordeak honako irizpide hauei jarraituko die eskaerak baloratzeko:

6.2.1. Lehenik, lehentasuna izanen dute 2012-2013 ikasturtean plaza lortu eta egoitzan bizi ziren ikasleen eskaerek, ikasturte horretan bi ikasgai baino gehiago gainditu gabe utzi ez badituzte, edo, unibertsitateko ikasketak direnean, 2012-2013 ikasturtean matrikulatutako kredituen %45 edo gehiago gainditua badute, eta egoitzako arduradunak txosten negatibo arrazoitua eman ez badu.

2012-2013 ikasturtean egin diren ikasketak utzi eta beste ikasketa arautu batzuetan matrikulatzen direnek ere aurreko baldintzak bete beharko dituzte. Horretarako, ekaineko kalifikazioak hartuko dira oinarritzat, eta 2013ko uztailaren 15 baino lehen aurkeztu beharko dira.

6.2.2. Bigarrenik, lehentasuna izanen dute derrigorrezkoaren ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketarik herrian eta eragin eremuan ezaugarri horietako inolako ikastetxerik ere ez duten herrietatik etorritako eskaerek.

6.2.3. Hirugarrenik, egoiliar berriek aurkeztutako eskaerak onartu eginen dira, baldin eta deialdiaren baldintza guztiak eta 6.2.1 oinarrikoak betetzen badira.

Eskaintzen diren 45 plaza baino eskaera gehiago aurkezten badira, baremo hau aplikatuko da egoiliar berriak onartzeko:

a) Nafarra izatea edo helbidea Nafarroan izatea 2013ko urtarrilaren 1ean: 10 puntu.

b) Eskolako kalifikazioak (puntuak, kurtso bakoitzeko):

–8,5-10 batez besteko nota: 12 puntu.

–7,1-8,4 batez besteko nota: 10 puntu.

–6,1-7 batez besteko nota: 8 puntu.

–5-6 batez besteko nota: 6 puntu.

c) Egoitzan, eskatutako ikasturtean, anai edo arreba bat izatea: 3 puntu.

d) Hezkuntza-ziklo bat Iruñean hastea: 4 puntu.

e) 2012-2013 ikasturtean Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren bekaz baliatu izana: 3 puntu.

f) Familia ugari batekoa izatea: 3 puntu

g) Iruñera joateko beharra izatea:

–Ikasketetan segitzeko, beste egoitza publiko baten eskaintza badago: 5 puntu.

–Ikasketetan segitzeko, beste egoitza publiko baten eskaintza ez badago: 10 puntu.

h) Ebaluazio-batzordeak, eskatzaile bakoitzaren merezimenduak aztertuta, gehienez ere 5 puntu emateko ahalmena izanen du, gizarte nahiz familia egoeragatik eskatzailea onartzea proposatzen duten txostenak, erakunde ofizialenak, kontuan hartuta.

6.2.4. Eskainitako plaza kopurua handitzen ahalko da Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiak kirolari egoiliarrentzat dituen plaza guztiak betetzen ez baditu.

7.–Ebazpena.

7.1. Eskaerak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen behin betiko ebazpenaren bidez ebatziko dira, horiek aurkezteko epea bukatu eta, gehienez ere, 4 hilabeteko epean.

7.2. Eskaerak ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpena eman gabe bukatuz gero, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

7.3. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan plaza hutsik gelditzen badira, geroago aurkeztuko diren eskaerak onartzeko Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan emandako sarrera-daten hurrenkerari jarraituko zaio, betiere 6.2.1 oinarriko baldintzak betetzen badira.

8.–Esleipena.

8.1. Plazak esleitzeko baldintzak honako hauek izanen dira:

Eskatzailea egoitzan sartzea desegokia dela adierazteko, zentroko arduradunak txostenik egin ez izana.

Aurreko ikasturteetako egonaldiei dagozkien hilabeteko kopuru guztiak ordainduta edukitzea.

Behin betiko ebazpena jakinarazi eta hurrengo 10 egun naturaleko epean, hilabete bateko ostatuaren eta egonaldiaren oinarrizko diru kopurua ordaintzea. Diru hori 2014ko maiatzeko ordainketari dagokio.

Dokumentazio osagarria aurkeztea (matrikula), 5.2 oinarrian xedatu bezala.

Egoiliar plaza esleituta izateak ikasturtean mantenua eta ostatua izateko eskubidea ematen du, Eguberrietan, Aste Santuan eta udan izan ezik. Egoitza ondoko oporraldi hauetan egonen da itxita ikasle egoiliarrentzat: 2013ko abenduaren 20ko 20:00etatik 2014ko urtarrilaren 6ko 15:00etara, eta 2014ko apirilaren 16ko 20:00etatik apirilaren 27ko 15:00etara; inor ezin izanen da hartan gelditu, non ez duen egoitzako arduradunaren baimena. Uztailean eta abuztuan ikasle egoiliarrek ez dute eskubiderik izanen egoitzan plaza bat izateko eta, hilabete horietan, oro har aterpekideentzat ezarritako arau eta prezio berberak aplikatuko zaizkie.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak oporraldi edo asteburu batean egoitza itxita egon dadin erabakitzen ahalko du okupazioa txiki-txikia bada, baliabideak errentagarri bihurtzeko.

8.2. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak atzera botatzen ahal du, osorik edo zati batean, erabilerarako baimena, honako kasuotan:

Instalazioak behar bezala ez erabiltzea.

Ebazpen honetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

Eskaeran datu faltsuak jartzea.

Barne funtzionamendurako erregelamendua ez betetzea.

Egoitzan gai sorgorgarriak eta alkoholdun edariak izatea edo kontsumitzea.

9.–Egoiliarren betebeharrak.

Egoiliarrak behartuak daude egoitzako barne funtzionamendurako erregelamendua betetzera, baita haiek aplikatzeko bertako arduradunak ematen dituen jarraibideak ere. Igandetik asteazkenera egoitza 07:00etatik 01:30ak arte egonen da irekia; ostegunetan, ostiraletan, larunbatetan eta jaiegunen bezperetan, 07:00etatik 03:00ak arte. Salbuespenik egiteko egoitzako arduradunaren berariazko baimena beharko da.

Era berean, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Batzordeak ofizialki onetsitako prezioak ordaindu beharko dituzte hilabete bakoitzaren hamarra baino lehen, egoitzaren kontuan dirua sartuz. Diru kopuru hori egoitza erabiltzeari eta egonaldiari dagokie. Kontsumitzen diren jan-edariei dagokiena elikadura enpresari ordaindu beharko zaio, kargu baten bidez.

2012ko abenduaren 27an Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakian ezarritakoaren arabera (Nafarroako Gazteriaren Institutuari atxikitako zentroetako gehieneko prezio eta tarifen araubidea onesten duena, 2012ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 21ekoa), hilabeteko kopuruak kontzeptu hauek hartuko ditu barnean eta jarraian adierazten diren ezaugarriak izanen ditu:

Ostatua eta egonaldia.

Urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitarteko prezioa (bi egun horiek barne) 1.654,78 eurokoa da, birentzako gelan, bainugela konpartituarekin, 2.383,87 eurokoa banakako gelan, bainugela konpartituarekin, eta 2.580,48 eurokoa, birentzako gelan, gelak bainugela duenean. Hilabeteko 206,85 euro, 297,98 euro edo 322,56 euro, hurrenez hurren. Prezio horretan ostatua eta egonaldia sartzen dira, astelehenetik igandera bitartean, oporraldietan izan ezik. Iraila eta ekaina asteka ordainduko dira, 65,00 euro birentzako gela bainugela konpartituarekin, 85,00 batentzako gela bainugela konpartituarekin eta 90,00 euro birentzako gela, bainugela eta guzti. Hilabete osoa egon behar duten egoiliarrek gainerako hilabeteetan bezalaxeko kuota ordainduko dute.

Iraileko eta ekaineko zerbitzuak egonaldiko eta ostatuko egunen arabera ordainduko dira, aldian aldian finkaturik dauden prezioen arabera.

Prezio horietan ez da deskonturik eginen egoiliarrak ikasturtean zehar huts egiten badu oporrengatik, zubiengatik, ikasturtea berandu hasteagatik, eritasunagatik edo beste edozerengatik.

Ordaintzearen erantzukizuna egoiliarrena da, hirugarren batek ordaintzen baditu ere.

Erreserba egiteko dirua ordaindu ondoren plazari uko eginez gero edo egoitzatik maiatza baino lehen alde eginez gero, ez da ostatuko eta egonaldiko diru kopuru hori itzultzeko eskubiderik izanen.

Ikasturteko ostegun eta jai bezpera guztietan, egoiliarrek harrera-zerbitzuan adierazi beharko dute asteburuan egoitzan geldituko diren ala ez, noiz joanen diren etxera eta noiz itzuliko diren.

Mantenua.

Zerbitzuaren esleipena duen enpresari ordainduko zaio, banku-helbideratzeen bidez, hilabetea hasi aurretik. Urriaren 1eko gosaritik abenduaren 20ko bazkarira bitarte, mantenuaren gehieneko prezioa hilabetean 311,18 eurokoa izanen da, hau da, eskola egunak hiru hilabetekotan hainbanaturik. Prezio hori txikiagoa izan liteke, egoitzako mantenuaren zerbitzua berriz esleitu ondoren. Prezio horretan sarturik daude asteleheneko gosaritik ostiraleko bazkarira bitarteko otordu guztiak. Azaroaren 1a eta 29a eta abenduaren 3a eta 6a ez daude sarturik. 2014ko urtarrilaren 7tik maiatzaren 31 bitarte, prezioa ezarriko da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Batzordeak onetsi ondoren, eta egoiliarren familiei jakinaraziko zaie 2014. urtea hasita. Aitzitik, prezio berri horiek onetsi arte, aurreko urtekoek jarraituko dute indarrean.

Ostiraleko afaritik igandeko afarira bitartean otorduren bat egin behar duten egoiliarrek jakinarazi beharko dute harrera-zerbitzuan, ostiraleko 10:00ak baino lehen. Zerbitzu horren aldera, aterpekideei edo bestelako erabiltzaileei jarritako prezioa ordaindu beharko dute.

Iraileko eta ekaineko zerbitzuak egindako otorduen arabera ordainduko dira, aldian aldian finkaturik dauden prezioen arabera.

Prezio horietan ez da deskonturik eginen egoiliarrak ikasturtean zehar huts egiten badu oporrengatik, zubiengatik, ikasturtea berandu hasteagatik, eritasunagatik edo beste edozerengatik.

Ordaintzearen erantzukizuna egoiliarrena da, hirugarren batek ordaintzen baditu ere.

Asteburu, zubi edo jaiegun batean atera baino lehen, egoiliarrek harrera-zerbitzuan jakinaraziko dute otorduren bat egingo duten ala ez.

10.–Arau orokorrak.

Egoiliarrak plaza onartzeak, ezinbestean, gazteen egoitzako barne funtzionamendurako erregelamendua ezagutu eta onartu beharra dakar.

Egoiliarrak inprimaki bat bete beharko du aldez aurretik faltako dela dakienean. Pentsatutako egunean itzuli behar ez badu, telefonoz abisatu beharko du.

Aste Santuko, Eguberrietako eta udako oporraldietan egoiliarrek gelak utzi beharko dituzte. Egoitzak ez du bere gain hartuko geletan uzten diren gauzen, arropen eta gainerakoen ardurarik.

Geletan, ordenagailu pertsonalaz eta soinu-aparatu txiki batez gainera, ezin izanen da beste tresna elektroniko edo elektrikorik eduki. Horiek matxuratu edo lapurtuz gero, egoitzak ez du erantzukizunik izanen.

Eskaera aurkezteak berarekin dakar deialdi hau inolako baldintzarik gabe onartzea eta aurkeztutako datuak zuzenak eta egiazkoak direla adierazteko erantzukizuneko aitorpena egitea.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta aplikazio egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Gizarte Politiketako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta lege hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedatutakoarekin bat.

I. ERANSKINA

Iruñeko “Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitza

–Eskatzailearen datuak:

Deiturak

Izena ............ NANa ................ Jaioteguna

Jaiolekua .......................... Bizilekua ....................

Helbidea ................................... PK ............. Telefonoa

Telefono mugikorra .................... Posta elektronikoa

–Aita/amaren edo legezko ordezkariaren datuak:

Deiturak ....................

Izena ....................... NANa ................ Jaioteguna

Jaiolekua .......................... Bizilekua

Helbidea ...................................... PK ....................

Telefonoa ........... Telefono mugikorra .......... Posta elektronikoa

Plaza lehen aldiz hartuko du? o Plaza berriz hartuko du? o

–Aurreko ikasturteko datu akademikoak:

2012-2013 ikasturtean zein ikastetxetan zegoen matrikulaturik

Ikasketak

Espezialitatea ................................................. Kurtsoa

–Hurrengo ikasturteko datu akademikoak:

2013-2014 ikasturtean zein ikastetxetan zegoen matrikulaturik

Ikasketak

Espezialitatea ................................................. Kurtsoa

(Eskabide honen bidez, onartu egiten ditut Iruñeko “Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitzan eskatzailea sartzeko deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzak).

Iruñean, 201.......... (e)ko ...................... aren ....................(e)an.

(Sinatua)

Iragarkiaren kodea: F1307018