94. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 25eko 149/2013 Foru Aginduarena. Horren bidez, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzeko Gobernuak 2013ko urtarrilaren 16an hartutako Erabakian bildutako xedapenak zehaztu eta garatu ziren.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak urtarrilaren 25ean emandako 149/2013 Foru Aginduaren bosgarren artikuluan, lehen lerroaldean, akatsa egin dela oharturik, ondotik zuzentzen da akats zuzenketa hau argitaratuz. Foru agindu hori 2013ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an, eta haren bidez Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzeko Gobernuak 2013ko urtarrilaren 16an hartutako Erabakian bildutako xedapenak zehaztu eta garatu ziren.

4817. orrialdean, 149/2013 Foru Aginduaren bosgarren artikuluan, lehen lerroaldean, hauxe dioen tokian “... 2013ko ekitaldirako luzatu den 2012ko diru-sarreren aurrekontuko 112003 11430 9000 000000 kontu-sailari aplikatuko zaio”, honakoa esan behar du: “... 2013ko ekitaldirako luzatu den 2012ko diru-sarreren aurrekontuko “Zor Publikoaren Jaulkipena moneta nazionalean” izeneko 112003 11430 9000 000000 kontu-sailari aplikatuko zaio, salbu eta kupoi jarraituen zenbatekoak, 2013ko ekitaldirako luzatu den 2012ko diru-sarreren aurrekontuko “Ondareko beste diru-sarrera batzuk” izeneko 112003 11430 5990 000000 kontu-sailari aplikatuko baitzaizkio”.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 10ean.–Idazkari tekniko nagusia, Pedro Ugalde Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: F1306983