84. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 208/2011 prozedura

Judit González Barriales andreak, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Alfredo Sodupe Gasco jaunak eta Sara Vallejo Pérez andreak eskaturik Dvorak Negocios Sociedad Limitada enpresaren aurka titulu judizialak betearazteko lan arloko epaitegi honetan bideratu den 209/13 prozeduran, 209/13 dekretua eman da, 2013ko apirilaren 3koa, eransten den xedapen zatia duena:

Erabaki dut:

a) Betearazpenpeko alderdiaren, hots, Dvorak Negocios Sociedad Limitadaren erabateko kaudimengabezia deklaratzea 22.685,05 eurori aurre egiteko; behin-behineko kaudimengabezia da, ondorio guztietarako.

b) Alderdi betearazleari ziurtapena ematea, aldez aurretik eskaera eginda, ondorioak izan ditzan Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurrean, behin ebazpen hau irmoa izan ondoren.

c) Jarduketak artxibatzea, liburu egokian idatzoharra egin ondoren, eta deusetan galarazi gabe betearazpen-prozedurari jarraipena ematea, betearazpenpeko alderdiaren ondasun gehiagoren berri jakiten bada.

d) Behin irmoa izanda, inskriba bedi dagokion erregistroan, entitatearen izaeraren arabera.

Erants bekio jatorrizkoa Dekretuen Liburuari, eta horren ziurtagiria egin bidezko prozeduran.

Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 53.2 artikuluaren agindua aplikatu beharrez, organo judizialean agertzen den lehendabizikoan edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek, helbide bat eta datu guztiak zehaztu beharko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako emandako helbideak eta datuek ondorio guztiak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da, ebazpena eman duen organoari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, errekurtsogilearen iritziz ebazpenean dagoen arau-haustea azalduz (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 188. artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, errekurtsogilea Gizarte Segurantzaren araubide publikoko langile edo onuradun izan ezean, 25 euroko gordailua egin behar da Banesto O.P.ko 4191/0000/64/0208/11 kontuan, kontzeptu gisa errekurtsoaren aipamena jarriz, eta jarraian “31-Lan arloa-Berrikuspena-Idazkari judiziala” kodea. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren, hutsune batez bereizita, “errekurtsoa” idatzi behar da, eta jarraian “31-Lan arloa-Berrikuspena-Idazkari judiziala” kodea. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten bada, diru-sarrera bat zehaztu behar da kontzeptu bakoitzeko (baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere), errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako tartean, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Idazkari judiziala.

Eta Dvorak Negocios Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, epaitegi honetako iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Logroñon, 2013ko apirilaren 3an.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1305580