84. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Idazkarien lanpostuetan aritzeko gaikuntza lortzeko oposizio-lehiaketa. Gora jotzeko errekurtsoa.

José Joaquín Legarda Araiz jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 196/2012 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiko epaimahaiak oposizioko bigarren ariketan onetsitako behin betiko puntuazioen emaitzen aurka. Foru agindu horren bidez onetsi zen Nafarroako toki entitateetako idazkarien lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzeko eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko deialdia.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112 eta 59. artikuluetan xedatutakoaren arabera, aditzera ematen zaie interesdun guztiei alegazioak egiten ahal dituztela hamar egun balioduneko epean, gehienez ere, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, haiek Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan (Arrieta kalea, 12; Iruña) edo aipatu 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako tokietan aurkeztuta.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia eta espedienteko dokumentuak interesdunen eskura daude Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzuan, Iruñeko Arrieta kaleko 12an, hirugarren solairuan.

Iruñean, 2013ko apirilaren 24an.–Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuko zuzendaria, José Ignacio Sola Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F1306046