83. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1066/2012 ofiziozko prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1066/2012 prozeduran ebazpena eman da 2012ko abenduaren 11n, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da hiru egun balioduneko epean.

Demanda 10 langileren baino gehiagoren kontra bideratuta, egin bekie zitazioa epaitegi honetan ager daitezen 2013ko ekainaren 21ean, 9:30ean, ordezkari komun bat izenda dezaten, betiere ez badago interes kontrajarririk haien artean, ohartarazita izendapen hori edozein demandatukideri egokitzen ahal zaiola, eta, halaber, adierazitako egunean agertzen ez badira, ulertuko dela gainerako demandatuek egiten duten izendapena onartzen dutela.

Bi alderdiei zitazioa egiten zaie 2013ko uztailaren 4an goizeko 10:45ean 104. judizio-aretoan (lehen solairua) ager daitezen, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Eta Antonio Gomes Ribeirori legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko apirilaren 12an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1305480