83. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Mutiloartea sektoreko P35 lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko apirilaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mutiloartea sektoreko P35 lurzatiaren xehetasun azterlana, Javier González Lizasoainek eta beste jabe batzuek sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mutiloan, 2013ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1306132