83. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2013. urteko Plantilla organikoa. Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, ikusgai dago Mankomunitateko iragarkien ohol ofizialean 2013. urteko plantilla organikoa, Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2013ko apirilaren 23an hasiera batez onetsia.

Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lakuntzan, 2013ko apirilaren 24an.–Sakanako Mankomunitateko lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1306023