83. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Laborantzako herrilurrak eta Udalaren belarrak zortzi urteko epe berri baterako eskatzeko epea irekirik

Laborantzako lurren errentamendua nahiz Udalaren belarren errentamendua ekitaldi honetan bukatuko denez, aprobetxamendu horietarako eskubidea izan uste duten herritar guztiei aditzera ematen zaie irekirik gelditu dela eskabideak aurkezteko epea, laborantzako lurren nahiz Udalaren belarren aprobetxamendurako.

Eskabideak, Udalak interesdunen eskura jarriko duen ereduaren arabera beteak, udal bulegoetan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamaborzgarren eguneko 13:00ak baino lehen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Urrotz-Hirian, 2013ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Fermín Julián García Gobeo.

Iragarkiaren kodea: L1306142