83. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Udal ordenantza, Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2013ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharte Arakilen, 2013ko apirilaren 23an.–Alkatea, Javier Rodríguez Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1305997