83. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa,
2013ko lehen seihilekokoa, eta landalurreko ondasunen
gaineko kontribuzioa, 2013. urtekoa. Onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko apirilaren 22an, erabaki zuen onestea hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioko kuotak, 2013ko lehen seihilekoari dagozkionak, baita landalurreko ondasunen gaineko kontribuziokoak ere, 2013. urteari dagozkionak. Orobat, ezarri da borondatezko diru-bilketarako epea, 2013ko apirilaren 23tik ekainaren 7ra, biak barne.

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bertzenaz, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutzako korrituak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Tuteran, 2013ko apirilaren 22an.–Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1306137