83. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

256/2013 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak apirilaren 13an emandako 342/2012 Ebazpenaren oinarri arautzaileak aldatzen dituena. Ebazpen horren bidez, 2012-2013 kanpainan mahastia berregituratu eta moldatzeko planetarako laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Kontseiluaren 2007ko urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamenduaren bidez, nekazaritzako merkatuen antolamendu bateratua (MAB) sortu eta nekazaritzako zenbait produkturentzako berariazko xedapenak ezarri ziren (erregelamendu bakarra MABerako). 1234/2007 (EE) Erregelamendu horren 103 octodecies artikuluan mahastia berregituratu eta moldatzeko neurriak zehazten dira, horien xedea baita mahastizaintza eta ardogintzako ekoizleen lehiakortasuna areagotzea.

Batzordeak 2008ko ekainaren 27an emandako 555/2008 (EE) Erregelamenduaren II. tituluaren II. kapituluko 2. atalean mahastia berregituratzea eta moldatzea jasotzen da mahastizaintza sektoreari laguntzeko neurri gisa. 555/2008 (EE) Erregelamenduaren bidez, Kontseiluaren 479/2008 (EE) Erregelamendua (indargabetua) garatzeko arauak ezarri ziren, mahastizaintza sektoreko laguntza programei, hirugarren lurraldeekiko merkatuari, ekoizpen ahalmenari eta kontrolari dagokienez.

Otsailaren 27ko 244/2009 Errege Dekretuaren II. kapituluaren 2. atalean mahastia berregituratu eta moldatzeko laguntzak ageri dira. Errege dekretu horren bidez, Espainiako mahastizaintza eta ardogintza sektorerako laguntza programaren neurriak aplikatzeko oinarrizko araudia ezartzen da, baina dekretuan ezarritakoa zehazteko autonomia erkidegoen jarduketa osagarria beharrezkoa da.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak apirilaren 13an emandako 342/2012 Ebazpen horren bidez, 2012-2013 kanpainan mahastia berregituratu eta moldatzeko planetarako laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Merkatuen Erregulaziorako Atalaren txostena ikusita, non adierazten baita oso zaila dela neurriak ezarritako epeetan bukatzea, proposatu da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak apirilaren 13an emandako 342/2012 Ebazpenaren oinarri arautzaileetako 8. eta. 9. oinarriak aldatzea. Ebazpen horren bidez, 2012-2013 kanpainan mahastia berregituratu eta moldatzeko planetarako laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak apirilaren 13an emandako 342/2012 Ebazpena aldatzea. Horien edukia ondoko I., II. eta III. eranskinetan agertzen den bezala geldituko da. Aipatu ebazpenaren bidez, 2012-2013 kanpainan mahastia berregituratu eta moldatzeko planetarako laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2013ko apirilaren 23an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Guembe Cervera.

I. ERANSKINA

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak apirilaren 13an emandako 342/2012 Ebazpenaren aldaketa. Ebazpen horren bidez, 2012-2013 kanpainan mahastia berregituratu eta moldatzeko planetarako laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 342/2012 Ebazpenaren I. eranskina aldatu da, honela:

1. Bederatzigarren oinarriaren 1. puntua aldatu da. Honela idatzita gelditu da:

“Neurriak gauzatu direla idatziz jakinaraziko da, 2013ko maiatzaren 20an beranduenez, frogagiri hauek aurkeztuz:”

2. Hamargarren oinarriaren 1. puntua aldatu da. Honela idatzita gelditu da:

“Lurzatietan neurriak guztiz gauzatu direla eta onetsitako planei lotzen zaizkiela frogatutakoan ordainduko dira laguntzak”.

3. Hamargarren oinarriari 3. puntua gehitu zaio. Honela idatzita gelditu da:

“Planetan parte hartzen dutenek aurrerakina eskatzen ahalko dute, laguntzaren %80, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Aurrerakina zein neurritarako eskatzen den, horren exekuzioa abian dagoenean, eta 2013ko maiatzaren 20an bukatuta ez badago. Ondorio hauetarako, ulertuko da exekuzioa abian dagoela landaketak erauzi badira, landarea erosi izanaren faktura eta ordainketaren bankuko egiaztagiria eman badira edo bestelako eragiketa atzeraezin bat behar bezala frogatzen edo egiaztatzen bada.

b) Berme bat eratuta dagoenean, laguntzaren aurrerakinaren %120ren berdina.

Aurrerakinak ematen direnean, nahitaez gauzatu behar da neurria eta bukatu dela idatziz jakinaraztea 2013ko ekainaren 20a baino lehen. Ezarritako epeetan gauzatzen ez bada neurria, mahastizainak emandako aurrerakina itzuliko du, gehi aurrerakina ordaintzen den unetik hasita sortutako legezko interesak, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko egoeretan izan ezik.

Laguntzarako eskubidea izateko, aurrerakina zein azalerarako kobratu zen, haren exekuzioa %80tan bete behar du mahastizainak. Ezarritako portzentajea lortu ezik, emandako aurrerakina itzuliko du, gehi aurrerakina ordaintzen den unetik hasita sortutako legezko interesak, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko egoeretan izan ezik.

Aurrerakina mahastia berregituratu eta moldatzeko zein neurritarako eman zen, hura gauzatu ondoren, mahastizainek jaso dezaketen behin betiko laguntza zehaztuko dute autonomia erkidegoek. Horretarako, berregituratu edo moldatutako azalerak neurtuko dira Batzordearen ekainaren 27ko 555/2008 (EE) Erregelamenduaren 75. artikuluan ezarritako metodoari jarraikiz. Jasotako aurrerakina eskubidearena baino handiagoa bada, mahastizainak jaso duenaren eta dagokionaren arteko aldea itzuliko du, gehi aurrerakina ordaintzen den unetik hasita sortutako legezko interesak, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko egoeretan izan ezik.

Jasotako aurrerakina eskubidearena baino txikiagoa bada, mahastizainak aldea kobratzeko eskubidea izanen du. Dena den, laguntza, guztira, ezin da hasieran eskatu zena baino handiagoa izan.

Aurrerakinaren xedeko eragiketak gauzatzeko eginbeharra betetzen ez bada, arau-hauste arintzat joko da Mahastiei eta Ardoari buruzko uztailaren 10eko 24/2003 Legearen 38.1.g) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta aipatu legearen 42.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz zehatuko dira.”

II. ERANSKINA

Aurrerakinaren eskaerarako eta berme-abalerako ereduak

Aurrerakinaren eskaera.

Espediente/neurriaren datuak:

Jaunaren, andrearen edo erakundearen izena:

IFZ/IFK:

Berregituratzea (B)/Moldatzea (M)

PLANA:

Mahastizainaren zk.:

Ordena zk.:

Emandako azalera, guztira:

ha

Harremanetarako telefonoa

Harremanetarako helbide elektronikoa

Mahastia berregituratu eta moldatzeko plan onetsi baten parte-hartzaile/ordezkari naizen aldetik:

Deskribatzen den neurrirako laguntzen aurrerakina eskatzen dut, eta adierazten dut badakidala aurrerakina emateko eskakizunak honako hauek direla:

–Erabilgarritasun finantzarioa.

–Mahastia berregituratzeko edo moldatzeko aipatu neurria bideratzeko eragiketaren bat hasi izana.

–Banku berme bat eratzea, laguntzaren %120ren berdina.

–Neurria gauzatzea aurrerakinaren ordainketaren ondorengo bi urteetan.

Laguntza zein neurritarako eman zen, hura betetzeko konpromisoa hartzen dut. Aurreko datuak neurri horri dagozkio. Orobat, konpromisoa hartzen dut neurriaren bukaera jakinarazteko 2013ko ekainaren 20a baino lehen. Banku abala aurkeztuko dut berme gisa, abalatu beharreko zenbateko zehatza niri jakinarazi ondoren.

Adierazten dut badakidala banku abala betearazten ahal dela neurria behar den epean gauzatzeko eginbeharra edo laguntza hauek arautzen dituzten arauetan ezarritako baldintzetako bat betetzen ez bada.

.................(e)n, 20....(e)ko .............aren ..............(e)an
Sinadura

III. ERANSKINA

Bermeek gutxienez jaso behar duten informazioa. Abalaren eredua

…………………. entitateak (kreditu entitatearen edo elkarren bermerako sozietatearen izena), ………….. IFZ eta honako helbide hau dituena (jakinarazpen edo errekerimenduetarako): ................. herria, ………………....... kalea/plaza/etorbidea, ……………………posta kodea, eta ……………………………………………………-k (ahaldunen izen-deiturak), bere izenean, egintza honetan behartzeko ahalmen askirekin, dokumentu honen beheko zatian azaltzen den ordezkaritzaren egiaztapena dela eta,

ABALATZEN DU:

................…………………………………………………… (abalatuaren deiturak eta izena, edo sozietatearen izena), ………………………………. IFZ duen hori, 2012-2013 kanpainan mahastia berregituratu eta moldatzeko planetarako laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituen 342/2012 Ebazpenean (Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren apirilaren 13an onetsia) xedatutakoaren arabera, ……………......................………… (zifraz eta letraz) euroko zenbatekoaz, mahastia berregituratu eta moldatzeko planerako diru-laguntzaren berme gisa.

Abal hau solidarioki ematen da betebeharpeko nagusiarekiko, eskusio- eta zatiketa-eskubideei espresuki uko eginez eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Merkatuen Erregulaziorako Atalaren lehendabiziko errekerimenduarekin ordaintzeko konpromisoarekin, nekazaritzako produktuetarako bermeen araubidea aplikatzearen modalitate komunak ezartzen dituen martxoaren 28ko Batzordearen 282/2012 (EB) Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz.

Abal hau indarrean egonen da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Merkatuen Erregulaziorako Atalak itzultzeko edo kitatzeko baimena ematen duen arte, indarreko legean ezarritakoarekin bat.

 .................(e)n, 20....(e)ko .............aren ..............(e)an

 (Sozietatearen izena)

 (Ahaldunen sinadura)

Iragarkiaren kodea: F1306112